Category Archives: nire i-bilerak

Agur, Euzkaltel

Euskaltel-Orange gatazka azken txanpan sartzen ari da egunotan. Hainbat lekutan aipatu da afera eta nik ez dut hemen berriro azalduko. Nire kasua azalduko dut, zergatik moskeatu naizen Euskaltelekin eta azkenean Orange zergatik aukeratu dudan. Ez, nik ez dut Laisekaren moduan negarrik egingo, berak bai, arrazoiak ditu negarrerako Euskaltel uzteagatik. Aitzitik, ni pozik nago Orangekoek oparitu… Read More »

Google maps/earth-ekin bidaiatzen

Gabonetan ez naizenez inora joango, bada, benetako bidaien ordezko merkea izan daiteke Google Maps zerbitzuarekin mundua ikustea, edo Google Earth programarekin. Esaterako, Egipton amazigh jendea, hizkuntza eta kultura bizirik diren leku bakarra, Siwa oasia ikus dezakegu Googlen, Libanon bonbardatutako Tiro hiria, Mendebaldeko Saharan Dakhla hiria, Hego Afrikako Capetown, Indiako Taj Mahal Casablancako meskita erraldoia, Argentinan… Read More »

AKELARREa euskal buztan luzean

Agertu zenean azaldu nuen hemen zer zen Chris Andersonek proposaturiko buztan luzearen teoria, baita euskarazko edukiak buztan luze eta mehe horretan kokatzen direla azaldu ere. Poxpolin zinta agertu zenetik, ordea, oso gutxi aurreratu da gure ondarea sareko buztan luze horretan jartzeko bidean eta beste adibide bitxi batekin nator gaur, ea jendea animatzen den. Euskaldunok sareko… Read More »

New York-eko argazki sorta osaturik

Azkenik osatu dut Flickr-en nire New Yorkeko argazki sorta. Aurtengo argazkiak dira bakarrik, otsailekoak, eta hiri handiko hainbat bazter islatzen saiatu naiz. Kostatu zait aukeraketa eta prestaketa egitea, badakizue kamara digitalekin argazki asko egin baina gero galbahetik pasatu behar… Tira, etxeorratzak, zubiak, Brooklyn, CBGB (azkenean itxi dute), Coney Island, Times Square, gure familiaren lorratzak eta… Read More »

Nor da terrorista? DAMen bideo ikusgarria

Dailymotion blogged video Aurrekoan aipatutako DAM rap talde palestinarraren bideoklip bat nabarmendu nahi dut oraingoan. Meen erhabi? galdetzen dute (youtube), nor da terrorista? Ferminekin batera BECeko jaialdian arituko diren palestinarrek. Bideoa egin dute, bideo ikusgarria, israeldarren errepresioa jasotzen duten irudi gogorrekin, eta Zera galdetzen dute: “Min erhabi, ana erhabi? kayf ‘erhabi wanarash bi bledi?” (Nor… Read More »

Azaroaren 11n jaialdia BECen, 18/98 bidegabekeriari aurre egiteko

Gaur izan naiz 18/98+ lan taldeak azaroaren 11rako antolatzen ari den jaialdiaren aurkezpenean. BECen izango den jaialdi handi honetan musikaren bidez bildu nahi dute auzipetuekiko elkartasuna eta salaketa ahots askoren arteko adierazpen masiboa bilakatu. Elkartasuna adierazteaz gain, epaiketari aurre egiteko beharrezkoa duten laguntza ekonomikoa ere bildu nahi dute antolatzaileek. Horretarako Fermin Muguruzaren lankidetza dute, berak… Read More »

Bukatu dira hondartza egunak (batzuontzat bederen)

Oporraldi labur baten ondoren hemen gaude bueltan, betiko lekuan eta jada behar genuen euri zitalak lagunduta. Beste batzuentzat, ordea, hondartzan ahuspez lehorreratzeko ordua heldu da. Espainiar tropen Libanoko entree ikusgarria, mundiala izan da, txo! Bakearen gurutzadako tropa iberiarrak infidelez beteriko lur santuan lehorreratu dira oso ekintza arriskutsuan. Egun argiz eta jendaurrean burutu dute arrakastaz operazioa,… Read More »

Syd Barrett hil da

Egunero, ia-ia eguneko une bakoitzean musika bat izaten dugu buruan bueltaka. Batzuetan melodia kutreak izan ohi dira eta, Vaya semanita-n esaten zuten moduan, alukeria izaten da PPren sintonia, Koalaren Opá edo Amo a Laura modukoak eskapatzen zaizkigunean, burutik ahorako bidea eginda. Beste batzuetan, ordea, musika onak izan ohi dira, musikari ona aipatu digutelako edo ikusi… Read More »

MacGyverrez beste, euskaldunak Hollywood-eko zineman

Duela urte bi, eMulen aurkitutako MacGyverren serieko atal baten zatia webgune honetara igo eta hemen komentatu nuen euskaldunak zelako modu bitxian atera gaituzten zinean. Western zahar bat ere aipatzen nuen, orain dela urte mordoa ikusi bainuen telebistan Thunder in the Sun filma: euskaldunak Far West-era bidean, indioen kontra borrokan, harriak jaurtitzeko xisterak erabiltzen, irrintzien bidez… Read More »

Edan, ian, lo, zentsuratu?

Ostiraleko Berrian, azkenik, berba horiek (edo batzuk bederen) argitaratu ziren. Baina zergatik ez da Iruña-Veleiako aurkikuntzen gaineko ia ezer azaldu Espainiako komunikabideetan? Nahikoa da gaztelaniazko Google Newsen buelta bat ematea (gaur arteko) ia aipamen guztiak bertoko prentsakoak direla egiaztatzeko. Azken lau egunotan bakarrik Telecincon aipamen bat eta El Paisen gaur beste bat. Hain bitxia da… Read More »