Bukatu dira hondartza egunak (batzuontzat bederen)

By | 2006/09/15

espainiarrakOporraldi labur baten ondoren hemen gaude bueltan, betiko lekuan eta jada behar genuen euri zitalak lagunduta. Beste batzuentzat, ordea, hondartzan ahuspez lehorreratzeko ordua heldu da. Espainiar tropen Libanoko entree ikusgarria, mundiala izan da, txo! Bakearen gurutzadako tropa iberiarrak infidelez beteriko lur santuan lehorreratu dira oso ekintza arriskutsuan. Egun argiz eta jendaurrean burutu dute arrakastaz operazioa, erresistentziarik gabe baina indigenen barre algara artean. Baten batek frantsesen moduan zergatik ez diren lehorreratu galdetu du, portuan, alegia, Israelek egun bi arinago jaso baitzuen portuen blokeoa. Aitzitik, Espainiak ez du porturik behar lehorreratzeko eta edozein hondartzatan egin dezakeela frogatu du. Hotel bateko hondartza aukeratu dute, etsaia oharkabean harrapatuz. Zenbait blogari eta kazetari maltzurrek barre egin dute, baina Hizbullahko gerrilari gazteak armarik eta arroparik gabe harrapatu ditu maniobra azkarrak. Txiripaz bertatik zebilen nafar familia batek, ordea, naturaltasun osoz agurtu ditu tropak, nezeserrean kasualitatez zeramaten bandera espainiar erraldoia haizatuz. Horiek bai benetako nafar eznazionalistak!

espainiarrak

Ondo prestatuta doaz soldadu espainiarrak bertako jendea tratatzeko. El Mundon irakurri dugu Antonio Navarro sargentuak azaldutakoa:

Llevan un librito con instrucciones sobre cómo tratar a la población local, musulmana chií. Entre las instrucciones está la de no tomar fotografías, no mirar a las mujeres a los ojos, no saludarlas, no tomar alcohol en público y cómo comportarse si son invitados a un domicilio local.

Hemen ageri dira liburuttoa irakurritako soldaduak, bertako emakume xiita arriskutsuekin ikasitakoa praktikatuz: begiratu ere ez, badaezpada!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude