Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » Bilboko jolas parke herdoildua

The revolution will not be televised? Telesur Europan Google boteretsuari buruzko bideo dokumentala

Bilboko jolas parke herdoildua

2007ko Uztailak 13 Beste, nire i-bilerak

Galdakaoko lurretan zegoen Bilboko jolas parkea. Instituzioek baztertua, bilbotarrek ahaztua, hemen dago oraindik haren hilotz ugertua. Lehengo egunean, hainbat urte pasa ostean, txiripaz pasatu nintzen handik. Horrelako tokiak, masentzako sortutak baina aspaldi abandonatuak, oso zinematografikoak dira. Begira bestela Coney Island-en zenbat film egin diren… Baina Bilboko jolas parkea biziki erakargarria egiten zait, gure txikitako oroimenek handiagotzen baitute bertan bizi izandako ilusioen eta egungo herdoilaren arteko amildegia.

aspaldiko irudia- Planeta Inopia Planeta inopiak Flickr-en jarri du aspaldiko argazki eskaneatua, eta gogoratu egin digu berriki Standard taldeak bideoklipa grabatu zuela bertan. Zirraragarria auditorio erraldoi abandonatua ikustea, belar zaharrak nonahi eta dena oihanak janda, telefono kabina zaharra… Orain galderak datozkit: norena da lur zati hori (Aldundiarena dela uste dut) eta zer egiteko asmoa dute bertan?

Beste, nire i-bilerak atalean. Zabaldu I Bildu I del.icio.us-era bidali I Digg

Iruzkin 1 Zurea idatzi

  • 1. Fultxo  |  2007-07-18 Ordua: 12:17 am

    Jolas parke abandonatu bat ikusi nahi baduzu Igeldora igotzea nahikoa da. Dena dago beti bezala BAINA OKERRAGO garai bateko xarmaren zipriztin bat ere ez da gelditzen (paisaia, funikularra eta dorrea salbu).

Iruzkina idatzi

Required

Required, hidden

HTML pixkat jar dezakezu:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

Trackback this post  |  Subscribe to the comments via RSS Feed


sarean.com

Egutegia

Uztaila 2008
A A A O O L I
« Eka    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

Azken idatziak

Atalak

www.sarean.com argazkiak

Subscribe with Bloglines

Gomendatuak