Bilboko jolas parke herdoildua

By | 2007/07/13

Galdakaoko lurretan zegoen Bilboko jolas parkea. Instituzioek baztertua, bilbotarrek ahaztua, hemen dago oraindik haren hilotz ugertua. Lehengo egunean, hainbat urte pasa ostean, txiripaz pasatu nintzen handik. Horrelako tokiak, masentzako sortutak baina aspaldi abandonatuak, oso zinematografikoak dira. Begira bestela Coney Island-en zenbat film egin diren… Baina Bilboko jolas parkea biziki erakargarria egiten zait, gure txikitako oroimenek handiagotzen baitute bertan bizi izandako ilusioen eta egungo herdoilaren arteko amildegia.

aspaldiko irudia- Planeta Inopia Planeta inopiak Flickr-en jarri du aspaldiko argazki eskaneatua, eta gogoratu egin digu berriki Standard taldeak bideoklipa grabatu zuela bertan. Zirraragarria auditorio erraldoi abandonatua ikustea, belar zaharrak nonahi eta dena oihanak janda, telefono kabina zaharra… Orain galderak datozkit: norena da lur zati hori (Aldundiarena dela uste dut) eta zer egiteko asmoa dute bertan?

One thought on “Bilboko jolas parke herdoildua

  1. Fultxo

    Jolas parke abandonatu bat ikusi nahi baduzu Igeldora igotzea nahikoa da. Dena dago beti bezala BAINA OKERRAGO garai bateko xarmaren zipriztin bat ere ez da gelditzen (paisaia, funikularra eta dorrea salbu).

    Reply

Utzi erantzuna Fultxo(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.