Monthly Archives: maiatza 2008

Simyo probatzen…

Telefono konpainia birtual low cost berrien zurrunbiloan (Carrefour, Eroski, Diamovil, Yoigo, Pepephone…), duela hilabete batzuk sortu zen oraino tarifarik merkeenak eskaintzen dituen SIMYO. Hegaldi merkeen enpresen gisara, erabat Internetera begira sortu da, bezeroak kudeaketa guztiak webgunearen bidez egin behar baititu. 2.0 baliabideak ere darabiltzate, arduradun batek hainbat konturen berri eman eta iruzkinak erantzuten dituen bloga,… Read More »

Wifi bidezko IP telefonoa probatzen

Etxean neukan wi-fi telefonoa eta ni konturatu gabe… Duela urte eta erdi etxerako ya.com-en ADSLa kontratatu nuenean TC-300 telefonoa oparitu zidaten. Eskertzekoa zen mugikor librea oparitzea, GSM terminal moduan nahiko ezaugarri xaloak dituen arren. Baina telefono mugikor arrunta ezezik, etxean gaudela bertako telefono finkoaren terminal inalambrico moduan funtzionatzen duen telefono duala zela zioen publizitateak. Hala… Read More »

Nano eramangarri "espainiarra"

Azkenik badirudi eeePC famatua helduko dela gurera, Taiwanen atera eta zazpi hilabetera, CanalPCn hilaren 26tik aurrera hasiko baitira saltzen 284 euroren truke. Joxe teknopataren blogean irakurri nuen Espainiatik datorren notizia. Iragarpenek asmatu dute eta, EEE PC ordenagailu nano merkearen arrakastak bultzatuta hasi dira han-hemenka horren moduko ordenagailu merke, txiki eta eramangarriak. Azkena, Airis enpresa espainiarrak… Read More »

Dikotomiak eta bestektomiak

Gure herrian banderizoak dira nagusi: Marino eta Gorospe, Athletic eta… Erreala? Oinatz eta Ganboa, Kaikua eta forro polarra, EAJ eta EA, HB eta Aralar, AEK eta HABE, Maixa eta Ixiar eta Alaitz eta Maider (edo Iron eta Maider), EHKME eta Euskalmet, Udalbiltza eta Udalbiltza (eta Eudel), UPV eta EHU (eta UEU?), Cipri eta Punpa, Laia… Read More »