Monthly Archives: azaroa 2005

Google eta lurraldetasuna

Googlek bere .es bertsioa abian jarri zuenean erabaki zuen espainiar estatutik google.com-era konektatzen ziren internauta guztiak automatikoki google.es-era desbideratzea. Hori egiteko Googlek zein IP helbide dugun hartzen du kontutan eta Espainiari dagokion IP bat erabiltzen badugu (gure Internet hornitzailea Telefonica, Euskaltel edo Espainiako beste edozein enpresa bada), automatikoki agertuko gara ditxosozko .es horretan, nahi eta… Read More »

Nire web bidezko iPod pertsonala

Nire iPod-ean entzuten dudan musika entzuteko webgune hau bisitatzea besterik ez dago. Izan ere, XSPF Player izeneko Flash formatoko aplikazioa ezarri dut eskumaldeko zutabean. Nahi duzun mp3 artxiboa gehitzeko aukera dago, baldin eta mp3 hori sarean nonbait eskegita badago. Boriel-ek eginiko plugin-ari esker player honen edukiak editatzeko WordPress-en administratzaile interfazean sartu behar zara, haren plugin… Read More »

Blogs & Beers 2.0 topaketa Bilbon azaroaren 27an

Seinale honetan irakur daitekeenez, Euskal blogarien 2. topaketa antolatuko du irratia.com irrati-bitakorak bere V. urteurrenaren zuzuan Bilboko Kafe Antzokian. Azaroaren 27an (igandea), arratsaldeko zazpietatik aurrera blogari euskaldunen topaketa informala izango dugu, garagardo batzuk hartu bitartean gure kontuez jarduteko. Xabier Mendiguren Elizegik bertan aurkeztuko du blogeko testuekin osatu duen liburua eta bertan bere bitakora aurkeztuko duen… Read More »

Lauaxeta eta feedbacka blogintzaren aroan

Iragan astean Arriaga antzokian izan nintzen Ehungarrenean Hamaika proiektuaren kontzertu-antzezpenean. Rafa Ruedak koordinatu duen diskoaren zuzeneko emanaldia izan zen, aktore baten berbaldiak tartekatzen zituena Edorta Jimenezek atondutako ikuskizunean. Zinez bikaina iruditu zitzaidan emanaldia, txalogarria batez ere Rafak egin duen lana, bertan ikusi ahal izan zenez. Xabier Montoia, Rafa Rueda, Anje Duhalde, Francis Diez, Gari, Eñaut… Read More »

Bost urte irratia.com egiten

Azaroaren 1ean bost urte bete ziren irratia.com-en lehenengo saioa egin genuenetik. Sarean zuzenean emititzen hasi ginen “euskal irrati digitalaren” esperimentuarekin. Hori ospatzeko, webguneari itxura berria eman eta aurreko bertsioaren gordailua jarri dugu sarean. Artxibo gehienak daude (beste batzuk aurkitu beharko ditugu) eta batzuk entzuten egon naiz, lehendabiziko saioa eta jada ahaztuta nituen beste audio interesgarri… Read More »