Deskontua Dreamhost hosting zerbitzuan

By | 2006/09/18

dreamhost bannerDuela urte eta erdi idatzi nuen hemen Dreamhost-en hosting merkea eta ona gomendatuz. Bada, bitarte honetan ez dut aparteko arazorik izan eta orokorrean balantzea erabat positiboa da momentuz. Ordura arte hainbat esperientzia txar sufrituta nengoen hosting zerbitzuekin eta horregatik gomendatu nuen aurkikuntza. Hainbat lagunek egin didate kasu orduz gero eta eskertzen diet, nire izena aipatuz hosting-a hartu duen bakoitzagatik niri deskontua egin didatelako. Eurak ere gustora daude denak, itxura denez.

Iraungo ahal du honela! Insha-allah. Baina uste dut ematen didaten deskontu hori zerbitzua kontratatzen duenarekin ez elkarbanatzea ez dela bidezkoa nire aldetik. Ez da nire helburua aberastea, ahal dela ostatatze eta konexio gastuak estaltzea baino. Horregatik, sortu dut promo kode hau, merke45 izenekoa. Dreamhost hartzen duenak merke45 hori aipatzen badu 45 dolarreko deskontua izango du urtebete, bi urte edo beste edozein hosting mota kontratatzean. Beraz, are merkeago aterako zaio zerbitzu bera: urte bat hartuz gero 58 bat euro kostatuko zaio, bi urte hartuz gero, 115 inguru (5 euro hilean). Lehenago aukera izan banu…

Bada, Dreamhosten eskaintzan hobekuntza nabariak izan dira ordutik hona. Orain oinarrizko plana nahikoa da edonorentzat, egia esan, ez baitu seguruenik gehiagoren beharrik izango. Izan ere, hauxe emango digu Dreamhostek hileko 5 bat euro horien truke (nik Level 1 edo oinarrizko plana hartzea gomendatzen dut, nahiko eta sobera edozertarako):

  • Hosting-erako tokia: 20 GByte, astero 160 MegaByte hazten dena. Gure filmoteka guztia jartzeko beste.
  • Hileko transferentzia: TeraByte bat. (1024 Giga), astero 8 Giga hazten dena. Gure disko osoa konpartituta ere ez genuke gaindituko astakeri hori.
  • Nahi beste domeinu osorik eta independienteki ostatatzeko aukera. Nik, besteak beste, sarean.com, irratia.com eta saharatik.com dauzkat.
  • Nahi beste MySQL Datu base, 3000 e-posta kontu (POP / IMAP), 75 Shell / FTP kontu, PHP4, PHP5, Shell sarbidea, nahi beste cgi, jabber, estatistikak, web kontrol panela…
  • Edozein formato edo neurriko artxiboak jartzeko aukera. Berdin da 700 megako .avi bat jartzen baduzu ere.

Benetan brutala da Dreamhosten eskaintza une honetan. Gainera, one click install batzuk badituzte, hau da, click batekin instalatzen dizute (baita eguneratu ere) WordPress blog sistema, MediaWiki Wikia, PhPBB foroak, Advanced Poll, osCommerce Store, Joomla (Mambo) CMS, Gallery Image Album eta WebCalendar egutegia. Eurek ere bloga dute WordPressekin eta eztabaidagunea zein wikia erabiltzen dituzte erabiltzaileei laguntza emateko. Duela bederatzi urte sortu zenetik sendo iraun du bere ikuspegi gaztearekin, etengabe hazten. Diotenez, gehiegizko irabaziak bilatzen dituzten hosting urrietako merkatariak baino ondraduagoak direlako jarri dizkiete prezio merke horiek zerbitzu erraldoi horiei eta, diotenez ez dira euren globoa gehiegi puzten ari, ondo kalkulatuta omen daukate hazkundea eta hari arazorik gabe aurre egiteko gai direla. Amen!

Gustatu ez zaidan kontu bakarra azkenaldion spam-aren kontra borrokatzeko hartu duten neurria da. Mezuen bidalketetan muga berriak ezarri dituzte, helbide jakin batetik ordu bakoitzeko 100 lagun baino gehiagori ezin baizaie mezu bat igorri. Zorrotzegia da agian orduko 100 jasotzaileko muga hori, batzuetan mezu kolektiboak lagun gehiagori bidaltzen baizazikie. Bidalketa kolektiboak egiteko beste alternatiba batzuk badira (yahoogroups, postaria…), baina eurek bat ematen dute: euren banaketa zerrenden sistema erabiltzea. Hori bai, banaketa zerrenda bat sortzen duzularik jasotzaile guztiek beren onespena eman behar dute eta zerrendan egotea onartu behar dute, konfirmazio mezu batean klik eginez.

4 thoughts on “Deskontua Dreamhost hosting zerbitzuan

  1. 3ARRANO

    Eta ni behintzat oraingoz oso gustora nago.

    merke45 horrena, nik datorren martxoan zerbitzua berriro kontratatzean erabil dezaket?

    Oso ideia ona deskontua elkarbanatzearena! Askok eskertuko dizugu!

    Reply
  2. Txabi

    Nik ere hor daiukat nahiz eta ingelesarekin oso trakets ibili.

    Arrano3-ren galdera berresten dut: kontratua luzatzerakoan erabili daiteke ala promo hori bezero berrientzat da soilik?

    Reply
  3. Jabi Zabala Post author

    Promoa bezero berrientzat da. Hortik aurrera eta urtean behin edo bi urterik behin (hartu dugun motaren arabera) urtean-urtean kuota osorik ordaindu beharko dugu tamalez.

    Reply
  4. Jabi Zabala Post author

    Aizu Txabi, oso interesgarria software librea hezkuntzan (noski, 3arrano ere eta egiten duen lana), baita bitxia ere, biak antzeko gaiak jorratzea.

    Beste gauza bat: konturatu naiz Dreamhosteko panelean, “Goodies” -> “One click installs” atal horretan, WordPress eta enparauen ondoan software interesgarri bat instalatu dezakegula: proiektu kolaboratiboak kudeatzeko activeCollab Collaboration izenekoa. Oraindik ez dut probatu baina bururatzen zait hainbat proiektutarako interesgarria litzatekeela.

    Reply

Utzi erantzuna Txabi(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude