e-klipsea

By | 2005/10/13

eklipseaIragan asteartean izan genuen eguzki eklipsearen albisteak ustekabean harrapatu ninduen, ez bainuen horren berririk. Hala ere, argazkia atera nion eta Flickr-en jarri dut, beste batzuek ere egin duten moduan. Gogoan dut duela laupabost urte izan genuela azken eguzki eklipsea, baina orduan esan zutenez, 2026 edo 2027. urtera arte ez genuen besterik izango, hori sinistu nuen nik eta horregatik harrapatu ninduen oharkabean lehengo egunekoak.

Nire irudipena da dena Mendeko edo milurteko ekitaldia moduan izendatzeko joera zoroa dugula egun. “A, baina hura erabateko eklipsea izan zen eta hau eraztuna egiten duen horietakoa”, edo horrelako azalpenen bat ematen da beti esku artean darabilgunaren garrantzia azpimarratzeko, ├▒abardura ttikia besterik ez bada ere.

Baina noiz izan zen aurrekoa? Nire weblogera eginiko lotura batek eman dit pista: duela sei urte idatzitako testua aipatzen baitzuen Goienako albiste batek. Horretan ohartu naiz nire gordailuak duen balio dokumentalaz, unean unean sarea nolako garapen mailan zebilen gogoratzeko bidea ematen baitu.

Lagun batek eskatu dit gehiago idazteko, nire testuen monoa duela. Azkenaldion sarean honek nahiko metabolismo geldoa hartu du baina horrek ez nau kezkatzen. Baditut beste blog batzuk elikatzeko eta ezin ditut denak erritmo berean elikatu. Eklipsea? e-klipsea akaso.

One thought on “e-klipsea

  1. ptx

    Goizero egunkaria erosi eta irakutzen duzu, kafea lagunduta. Bapatean egunkaririk ez dagoela esaten dizu saltzaileak, eta orduan kafea hutsik hartzeko aukera geratzen zaizu.

    Halako batean, kafea amaitu dela esaten dizu zerbitzariak. Zer egin?

    Ohitu egiten gara gauza batzuk irakurtzen, edari batzuk hartzen… eta eguraldia aldatu delako, eguzkia izkutatzen delako, halako batean ez da berririk, ez da euririk…. zer egin?

    Kafea eta egunkaria, blogak eta Internet. Behar beharrezko ditugu zapore batzuk.

    Eta…

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude