Telendro

By | 2004/04/30

Telendro bat aurkitu nuen lehenengo egunean. Egia esan, aspaldi probatu nahi nuen zer hori, jende askok aipatu dit eta erostekotan nenbilen… Baina lehenengo egunean aurkitu nuen hura hobetzeko asmoz edo, neurea sortzea erabaki nuen. Egia esan, telendro batzuk nirea baino askoz hobeak izango dira baina telendroen sailkapenean nireak leku ona izango duelakoan nago. Bide batez nire telendro honen kokapena probatuz, sailkapen horretan nire lekua zein den ikusiko dut.

Badakit telendro baten sailkapena hobetzeko hainbat trikimailu badirela, baina nire asmoa ez da, azken finean, telendrorik onena edukitzea. Hori horrela dela frotatzeko, beste euskal telendro batzuk aipatuko ditut. Hiru.com-en dagoenak harritu nau bereziki, ez bainuen espero bertan bat topatzea. Aurki bilatzaileak ere berea egin du eta, Sustatun irakurri berri dudanez, propaganda kanpainia egin nahi du Telendrorik onenaren saria eskuratzeko. Atxukale mutrikuar aldizkariak ere propaganda egin dio baina nire asmoa ez da bilatzailea engainatzea, nire webguneak duen sailkapena ikustea baizik.

6 thoughts on “Telendro

  1. Jabi Telendro

    Oso ona! bitakoren comment spam-ak badeko aplikazio on bat akabuan. Ez jat aurretik burutik pasa, txo, dena harrapatzen dok e Louie? Ikusi Fe-no-me-no-a!

    Reply
  2. El Telendro

    Euskal telendro asko dago hortik zehar. Euskaldunak eta mexikarrak izan dira lehenengoak beren indarrak batzen. Nahi duenak jarrai dezake Telendrori buruzko historia guziak nere weblog telendrukoan.

    Perdonen si el software de traducción al vasco no funcionó correctamente.

    Reply
  3. Jabi

    Azken iruzkin hau ezabatu behar nuen, gaztelaniaz delako eta helburu bakarra duelako: “comment spam” delakoa egitea. Honen bidez googlen nabarmentasuna hartzeko sexu webgune batzuek etengabe egiten duten trikimailua da bitakoretan iruzkinak automatizatuta sartzea, euren webgunerako loturarekin. Horregatik, ezabatu bari, lotura aldatu diot eta utzi dut, joera maltzur horren erakusgarri.

    Reply

Utzi erantzuna Telendro(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude