Macgyver, blogosfera eta pilula gorria

By | 2004/05/01

Microsiervosen aurkitu dut albistea. Tipo batek MacGyverismoak bildu ditu webgune batean, hau da, MacGyver famatuak asmatutako tramankuluak eta trikimailuak, osagarri baragarrienekin sekulako eragina lortuz. Bai, pila txiki bat eta hari zatitxu bat nahikoa zuen MacGyver hark bonba nuklear bat osatzeko. Dena dela, badaezpada etxean horrelakoak egiten ez saiatzeko oharra dakar orrialdeak hasieran.

Espainiako blogosferan erreferentzia direnei elkarrizketak aurkituko ditugu Weblog Magazine-an. Papererako sortua dirudi, diseinu txukuna ere badaukalako, baina pdf formatoan aurki daiteke blogpocket-en. Deskargatu eta irakur dezakegu eta, nahi izanez gero, inprimatu. Horrelakoak irakurtzen ditugun bitartean musika entzun nahi baduzu, sarean topatu dudan webgune bat gomendatzen dizut: Lost Highway Records disketxearena. Bertan nire talderik gustokoenetakoa den The Jayhawks-en zuzeneko emanaldia entzun dezakegu, atetik sartu ostean “Radio Show” dioen lekuan klik eginda. Gainera, flash-en sortutako gramola moduko batean kantak agertzen hasiko zaizkigu, orden jakinik gabe. Johnny Cash, Etta James, The Prisonaires eta horrelako mordoa daude, baina kanta jakin bat entzun nahi badugu, zerrenda ere ikus dezakegu, song list sakatuta eta bertatik bat aukeratu.

Bestalde, nik ere Pilula gorria aukeratu dut gaur. Matrix-eko Neok egin zuen bezala, pilula urdina eta gorria zituen aukeratzeko. Urdina hartuz gero, bere errealitate itxurako alegiazko mundura bueltatuko litzateke. La pastilla roja hartuz gero, berriz, errealitatea ezagutuko duzu. Beste batzuek kontrolpean duten mundu hori aldatu ahal izango du, aukera bat izango du baina ez da xamurra izango.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude