Iruzkinetako Spam-a euskaraz ere

By | 2010/10/05

Gaur aurkikuntza bitxia egin dut, moderatzeko zain zeuden iruzkinak berrikustean: euskaraz idatzitako spam mezua. Euskaratze automatikoak dexente hobetu dira azkenaldion eta, hori baliatuta, blog bakoitzean bere hizkuntzan idatzitako spama jartzen dabiltza spamerrak. Beste hizkuntzetan ez da joera berria, baina euskararen kasuan, honetatik libre ginela uste genuen oraino:

Ona duzu eguna.

Zu oso benetako mailegu bila? bat prezio tasa?

2 barruan 3 lanegun. Duzu ukatu egin koherentziaz?

Zure banku eta bestelako finantza-erakundeek? Berri ona da hori!

Mailegu bitarteko eskaintzen dizugu € to $ 1,000.00 30,000,000.00 Max from. % 3

urteko emaitzak. Enpresa lehiakorrak garatzeko maileguak

EDGE / enpresa zabaltzea. Ziurtagiria, fidagarria, fidagarria gara,

Azkar, eraginkor eta dinamikoa. Eta lankidetza-lana financier

Real enpresa eta finantzaketa modu guztiak, erantzun hau e-mail: enpresa (helbidekendudut)@aol.com mailegua

epe luzerako mailegua eskaintzen dizugu hilabeteko eman berrogeita hamar urte.

Mailegu mota hauek eta eskaintzen dugu askoz gehiago da;

* Mailegu pertsonalak (Isad mailegua)

* Enpresa maileguak (mailegua Isad)

* Mailegua finkatzea * konbinazioa mailegua

* Home hobetzea.

Mesedez zaude pozik daude eta nahi izanez gero, gure eskaintza ekonomikoak, ez

Gurekin harremanetan jarri behar duzu gure zerbitzu badu behar bezala

Gurekin emateko honako informazio prozesua hasteko

Zure Maileguak arabera.

Mesedez bazara du lehenbailehen maileguaren interesa gaur

E-mail gurekin posta elektronikoko helbide honetara: (helbideakendudut)@aol.com ekin

Best Regards
Kate Tedy

3 thoughts on “Iruzkinetako Spam-a euskaraz ere

  1. Luistxo

    Kasu hori ere agertu zitzaien Argian, eta dokumentatu genuen Sustatun; egin klik izenean ikusteko.

    Reply
  2. haritz

    Aupa Jabi,
    Interesgarria da azken aldian ematen den fenomenoa.
    Spamarekin bonbardatzen bagaituzte, gutxienez euskaraz egin dezatela! 😉
    Bestalde, ohartxo bat besterik ez, emaila kendu duzula diozun horietan klik eginez gero, azpian jatorrizko helbidea ageri da. Beraz, ez duzu guztiz ezbatu posta elektronikoa.
    Besterik gabe, jakin dezazun.

    Reply
  3. Jabi Zabala Post author

    Eskerrik asko oharrengatik. Imaginatzen dut euskarazko blogak identifikatu eta iragazkiak (Akismet, etc) pasatzeko euskarazko testu berarekin hainbat blog bonbardatu dituztela. Nire kasuan Akismetek, zabortzat jo barik moderatzeko erakutsi dit, spamerrak euskaraz bidalita bahe automatiko hori gainditzea lortu duen seinale.

    Reply

Utzi erantzuna Luistxo(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.