Literatura sarean

Literaturaren inguruko baliabide asko daude sarean. Argitaletxeak, liburudendak, literatura testuak, idazketa teknikak ikasteko eta lantzeko ikastaroak… Hauetako batzuk aipatuko ditugu, agian lagungarri suertatuko zaizkigulakoan. Internet bera inoizko liburutegirik handiena da, horregatik, paperean inoiz argitaratu bako liburuen ondoan liburu osoak ere aurkituko ditugu sarean.

Eztabaidaguneak, sareko aitzindariak

Sareko eztabaidaguneak edo foroak edozein gairi buruzko iritziak emateko, galderak egiteko eta dagoeneko beste batzuek gai baten inguruan idatzitakoak irakurtzeko lekuak dira. Gure zalantzak argitzeko, bikotekidea edo lagunak aurkitzeko, edozein zaletasun arraroko beste zoro batzuk topatzeko edo, besterik gabe, gairik bitxienen inguruan sutsuki jarduteko lekuak dira eztabaidaguneak.

Amazigh herria ezagutzen

Berriki lurrikara batek ehunka lagun hil eta beste milaka batzuren kontzientziak astindu zituen. Alhuceima aldean eta Marokoko leku askotan gobernuarekin haserre daude berbere etniakoak, euren kulturari eta mintzairari eusteagatik gobernuak baztertzen dituela salatzen dute aspaldion, baina lurrikararen osteko laguntza faltak altxarazi ditu. Zuzenean munduari laguntza eskatu diote, eurek bideratzeko asmoz. Ez dira agintariez fido eta… Read More »

Kalamuaren loraldi telematikoa

Azken urteotan kalamuaren landaketan izan den aitzinamendua nabaria da. Autokontsumoa izugarri emendatu eta hedatu da Euskal Herrian, Europa osoan bezalaxe. Landaketa teknikak eta landareen aukera ere garatu dira, batez ere barneko landaketa. Horretan Internetek zerikusi zuzena izan du, bertan eskura baitaiteke horren inguruko informazio guztia inolako zentsurarik gabe.

Hauteskundeak sarean

Espainiako parlamenturako hauteskunde kanpainia hasi da, sarean ere. Hala ere, alde handia dago oraindik AEBetako kanpainiarekiko, apenas ez baitago weblog-en eta multimedia baliabideen erabilerarik. Espainiako hautagaiak ez dira oso internautak eta alderdiek ez diote sareari amerikarrek eman dioten lehentasuna. Huts nabarmenak, nabigazio akatsak eta kontraesan ideologikoak nabaritzen zaizkie hauteskunde horietara aurkezten diren alderdien webguneei.

Spam-ari ez

Nork ez du inoiz eskatu gabeko publizitate mezurik jaso? Gure etxeko postontzian noizean behin agertzen diren publizitate paperak kentzea nekagarria izan daitekeen bezala, e-postaz jasotzen ditugun eskatu bako publizitate mezuak izurritea bilaka daitezke eta, zenbait kasutan, helbidez aldatzera bultzatzen dute jasotzailea, egunero ehunka mezu aukeratzen eta garbitzen ibiltzea ezinezkoa bihurtzen denean.

Sare sozialak

Harremanetarako bide berria agertu da sarean azken aldion eta arrakasta handia izaten ari da. Interneten bidez harremanak sortzeko eta bideratzeko zerbitzuak sortu dira social networking izenburupean. Friendster izan zen honetan aitzindari eta orain sekulako oihartzuna du Orkut zerbitzuak, bitakora egilen eta sektore zehatzen artean batik bat.

Gezurra ari du

Igandea da eta azkenik atertu du. Gezurra, ordea, atertu barik ari du, duela urtebete bezala. Lorea Agirre lankideak idatzi duen Gezurra ari du liburuaren berri izan dugu Sustatun eta Berrian. Googlera jo, bertan “armas de destruccion masiva” bilatzeko esan eta “Baietz lehenengoan” sakatu. Agertuko zaizuena nahiko barregarria da, ari duen gezur horrekin batera irakiarren gainean… Read More »

Omega-Omega-Omega

Lehengoan EAEko hezkuntza sailburu Anjeles Iztuetari entzun nion harrituta, hiru.com webgunea berriro aurkezten ari zela, helbidea “Omega-Omega-Omega-hiru-puntu com” zela esaten. Ez dirudi andre hau oso teknofiloa denik, beste politikari askoren moduan. Ohiko komunikabideetan ere askotan huts egiten dute sareko kontuak azaltzean.

Zeuk sortutako musika librea banatzeko

Ezaguna da musika truke sareetan banatzeak ondorioak ekar ditzakeela. Egile eskubideak eta SGAE bezalako erakundeak tartean direla, gero eta zailagoa du irautea musikaren industria tradizionalak egungo gizarte digital telematikoan. Hala ere, badira euren musika besteen esku jarri nahi duten talde batzuk, Motorsex edo LaMundial.net taldeak kasu. Ikusiko dugunez, nork bere ekoizpenak doan banatzea ere ez… Read More »