Muga taberna, sare soziala

Igandean 30 urte bete zituen Bilboko Muga tabernak. Hainbat lagun bildu ginen Kafe Antzokian Juankarri eta bere tribuari omenaldia egiteko. Hedabide nagusietan ez baina asko idatzi da egunotan han eta hemen tabernaz, eta Juankar berari elkarrizketak egin dizkiote GARAn eta ARGIAn. Igandeko jaiaz kronikak egin dituzte Roberto Mosok eta Oscar Cubillok eta ez daukat askoz gehiago gehitzeko: itzel pasatu… Read More »

Gorliz 1937: oroimenari ostutako historia

Gaurko egunez, 76 urte betetzen dira Gorliz herri txiki eta baketsua astindu zuen gertakizun lazgarria gertatu zenetik. Herriko hamar lagunen kontrako epaiketa militar baten ondoren, Ramón Bilbao  eta Rafael Ziluaga fusilatu zituzten 1937ko Madalen egun hartan, Bilboko Larrinaga gartzelan. Beste zortzi bizilagunek gartzelaldi luzeak eta latzak egin behar izan zituzten, herritarrek aukeratutako udaleko ordezkariak izateagatik. Bigarren… Read More »

Hurakana guztiz pasatu gabe, hauteskundeak gaur

Gogoan dut iragan asteko ostegunean hegazkina hartzera nindoala norbaitek Karibe aldean zebilen hurakana aipatu zidala. Garrantzi handirik ez nion eman, handik geratuko zelakoan. New Yorkera heldu eta biharamunean entzun nuen iparralderako bidea hartua zuela. Larunbatean normaltasuna nagusi zen, hau da, gai nagusia Haloween zen. Gure inauterien antzeko kontua da baina aurreko egunetatik hasita jendea mozorrotuta… Read More »

Azaleko minbiziaren prebentzioa zergatik ez hondartzetan?

Herritarrok ideiak proposatzeko bidea dugu blogetan, iritziez gain. Beste kontu bat da administrazioak entzun, ulertu (euskaraz badira ere) eta kasu egitea. Aholkuak, eskaerak publikoki egitea presio bide eta eztabaida gizarteratzeko modua dira, gutun edo mezu pribatuak ez duena. Baina zer egin administrazioak kasu egin dezan? Eskaera errepikatu? Ozenago esan? Argudio gehiago eman? Iaz tweet hau… Read More »

Eusko blogariak vs. #blogeu

Benetako guru baten antzera, isiltasun espiritualean egon naiz luzaro, nire zulotxoan, Brianen jarraitzaileek nire gurbitzako garangorriak jan eta xaxatu nauten arte: “Gurua mintza dadila” Kauenzotz! Berriro gai berberei buruz hitz egitera kondenatuta omen gaude euskaldunok, euskararen asturua ez da gauza segurua eta hemen gure asuntua, zehazki lerrootakoa berriz gure hizkuntza-komunitatearen erdararekiko menpeko asturua da.

Karibu Festa, euskal artistak Kongokoekin

Picha kulturgunea Kongoko Errepublika Demokratikoko (Kongo-Kinshasha) Lubumbashi hirian dago, bertako artistek zuzenki kudeatzen duten kultura gune bakarra da eta eurentzako laguntza batzeko Ruper Ordorika, We Are Standard, El Mentón de Fogarty, Francis Deseo, Kutxi Marea, Drogas (Barricada), Eñaut (Ken Zazpi), Zea Mays, The Cherry Boppers, The Walk on Proyect, Gari, Jon Maia, Yogurinha Borova &… Read More »

Al Jazeera Libian, liluraren amaiera?

Aldaketa itzela ekarri du Al Jazeerak panorama informatiboan. Molde mendebaldarrekin eta diruz ondo hornituta, telebista dinamikoa, kritikoa, zorrotza, itxura profesional eta aseptikokoa ekarri du azken 15 urteotan, herrialde arabiarretan telebista eredu berria eta bakana izanik. Duela lau urte ingelesezko katea abian jarri zuenetik iraultza mundura zabaldu du, ikuspuntu alternatiboa ematen duen telebista konbentzional honek. Azken hilabeteotan… Read More »

Demokrazia? Kalifa berria jarri eta kitto!

Turismoa oso beldurtia da, gatazka edo ezegonkortasuna somatu orduko alde egiten du herrialde batetik. Ikusi dugu egunotan oso turistikoak diren Tunisian eta Egipton. Turista ere nekez nahasten da politikan, batez ere kultura eta hizkuntza aldetik arrotzak zaizkion herrialdeetan badabil. Esaterako, urtero Tunisia bisitatzen duten zazpi milioi atzerritarretatik zenbat bueltatu dira etxera azken urteotan bertako erregimen… Read More »

Sagarren denbora, sagarrondoena

Librevilletik abiatu zen hegazkina, Sao Tomera bidean. Aparailu txikia zen, zaharra, ezaugarririk gabea. Dozena bat bidaiari, beltzak gehienak. Gizon zuri ilegorri bati erreparatu nion, sartu zelarik eskuan neukan Espainiako pasaporteari begira geratu zelako, zerbait esatera zihoala iruditu zitzaidan, baina ahoa zabaldu gabe gure atzean jesarri zen. Gure artean euskaraz ari ginen, kilikatuta, batetik hegazkinaren itxura… Read More »

Iruzkinetako Spam-a euskaraz ere

Gaur aurkikuntza bitxia egin dut, moderatzeko zain zeuden iruzkinak berrikustean: euskaraz idatzitako spam mezua. Euskaratze automatikoak dexente hobetu dira azkenaldion eta, hori baliatuta, blog bakoitzean bere hizkuntzan idatzitako spama jartzen dabiltza spamerrak. Beste hizkuntzetan ez da joera berria, baina euskararen kasuan, honetatik libre ginela uste genuen oraino: Ona duzu eguna. Zu oso benetako mailegu bila?… Read More »