Category Archives: nire i-bilerak

Blogei buruz Sautrelan

Blogei buruzko erreportaia atera dute aste honetan ETB1eko Sautrela saioan. Blogen fenomenoa literaturarekiko dituen harremanetatik aztertzen saiatu dira Xabier Gantzarain eta Jon Benito, azalpenekin hiru blogariren adierazpenak tartekatuz. Juan Luis Zabalarenak, Patxi Traperorenak eta neureak sartu dituzte, beste hainbatenak sar zitzaketen bezala. Ohi duten eran, txukun prestatu dute bideoa, baina hitz egindako kontu asko kanpoan… Read More »

Zu non bizi zaren? Ondotxo dakite alderdiek

Lehengoan etxera etorri zitzaidan EAJk bidalitako propaganda gutun hau. Edo hobeto publizitatea esan beharko dugu? Ez dakit. Egia esan, aspertuta nengoen publizitate banatzaileek tinbrea jo eta erantzutean “propaganda” zela entzuteaz, gero postontzia zabaltzean Lourdeserako txangoen, MediaMarkten edo audifonoen publizitatea aurkitzeko. Baina akaso hauteskundeetako propagandak gehiago du publizitate komertzialetik… Tira, ez da hori gaur hemen plazaratu… Read More »

Monstruoso

Egunotan hemengo zine aretoetan estreinatuko den Cloverfield filma zuzendu du Matt Reeves-ek. Ohiturari jarraituz, Espainian, izenburua aldatu diote eta Monstruoso goiburua jarri diote. Heroes-eko sortzailea omen da tipoa eta ezaugarri bereziak ditu ekoizpen independiente honek. Normalki AEBetan diru asko gastatzen da publizitate lanetan, filmak arrakasta lor dezan, baina film honen ekoizleek, hori egin barik, Interneteko… Read More »

Dena berdin…

Urte berria hasi da, betiko gabon gorrotagarrien ostean… Urteroko topikoak, asmo onak, merkealdiak eta urtarrileko aldatza. Gripeak baja asko eragin ditu eta igogailurako mintzagai alternatiboa bilakatu da… Hotza eta beroa, Goardia zibilak torturatzen jarraitzen du, alderdiak legez kanpo uzten dituzte… Nork esango luke 2008an gaudela? Bestondoaren efektuak gero eta luzeagoak dira… Domeka oste arratsalde tontoa… Read More »

Euzkadi, bertako langileen eskuetan

Ez, ez da bart iraultzarik gertatu, gurean gauzak ondo doaz, Ibarretxek lehengoan eman zigun Arcadian bizi garela sinisteko datu makroekonomiko piloarekin… Ez, Mexikori buruz ari naiz, bertan 2005ean Sindicato Nacional Revolucionario de Trabajadores de Euzkadi (SNRTE) delakoan eratutako langileek boterea eskuratu baitzuten, eta gu enteratu gabe. Bi urteko borroka luzearen ostean, kooperatiba eratuta, fabrika bereganatu… Read More »

Gora gu ta gutarrak, biba zuek!

Aste batzuk lehenago Mekoletan izan ginen eurekin eta kanta bat eskaini ziguten grabatzeko, kantu baten aldaera bat, hobe esan. Eguenean, berriz, Gu Ta Gutarrak taldearen emanaldia izan genuen Bilboko Kafe Antzokian, gutarrak eta gutar gonbidatuak edo extragutarrak. Gustokoa dute emanaldi bakoitzean tokian tokiko lagunen bat eurekin aritzea eta horrela dabiltza Euskal Herrian batera eta bestera,… Read More »

ASUS Eee eta eramangarri nano merkeen etorrera

Izugarri merketu dira ordenagailu eramangarriak azken urteotan, mahaigainekoak bezala, eta Wi-Fi sareen hedapenarekin batera.  Ikusgarria da egun aireportuetako itxarongeletan, tabernetan, liburutegietan edo parkeetako jesarlekuetan zenbat lagun ibiltzen diren ordenagailuekin lanean, nabigatzen edo chat berriketan. Oinarrizko ordenagailu eramangarria 500 euroren truke edo are merkeago eskura dezakegu egun eta, hortik gora, ahalmenaz gain pisua ordaintzen da: zenbat… Read More »

Nire belaunaldia

Lehengo egunean Coca-Colaren iragarki hau ikusi nuen, nire belaunaldiko espainiarrei (eta euren telebista ikusten hazitakoak garenoi) zuzendua. Asmatu dutela uste dut, nahiz eta ez den horrelako fibra ikutzen duen lehenengoa. Orain Wazemank-ekoek iragarkiaren parodia egin dute Noaoa! berria iragartzeko. Buzzin in my head: My generation (The Who).

Metroko heroia

Ez da Bartzelonako gazte bortitz hori, telebistan etorkin neskari erasotzen ikusi duguna, prentsari oldartu eta nen esanez mintzo den bakaluti itxurako arrazista harroputza (ZPk berak deleznable iritzi dio, hauskorra beraz, DRAEren arabera). Ez, niri gustatu zaidana New Yorkeko metroko heroia da, lagun hurko ezezaguna salbatu zuen Wesley Autrey.

Enjuto Mojamuto

Publico egunkari berriko bideoen artean saltseatuz Enjuto Mojamuto ezagutu dut, egun osoa sarean eskegita bizi den frikipertsonaia barregarria. Garai bateko PixelMikel gogoratu dit pixkat, baina Enjuto hau Muchachada Nui saioko pertsonaia da. Espainiako 2.0 sareari esker birus baten moduan hedatu eta arrakasta handia lortu zuen Paramount Comedy kanaleko La Hora Chanante saioaren ondorengoa da Muchachada… Read More »