Category Archives: nire i-bilerak

Panda antibirusa? Ez, eskerrik asko

Edo zergatik ordaindu programa txar bategatik (doako) aukera hobeak egonda? Ordenagailu berria erostean asko erreparatzen diogu abiadurari: zenbat Megahertz, RAM, bira minutuko… Alde handia dago prezioan plaka xumea jarrita AMD Sempron (edo Intel Celeron) xumea dakarren makinaren eta azken prozesagailua dakarren pepinoaren artean (ez ordea hainbeste erabiltzaile gehienok egingo dugun erabilera emanda). Gauza bera plakarekin… Read More »

Frida Hartz gurean

Atzo argazki erakusketa zabaldu zuten Mexikotik etorritako lagun bik, Eduardo Vera eta Frida Hartz izan ziren, bakoitza bere argazkiak ekarrita, Bilboko Hikateneon bizpahiru egunerako paratu duten erakusketa zabaltzen eta azalpenak ematen. Eduardo lehendik ezagutzen nuen, baita bere Chiapas-eko argazkiak ere. Frida Hartz, berriz, azken hamarkadotan Ertamerikan izan diren gatazka eta une historiko garrantzitsuen lekuko izan… Read More »

Bizkaia (berriko) eta Durangoko historia mundiala

Denborak eta distantziak ezjakintasuna sakondu egin dute eta euskaldunok Amerikako lur eta jendeekin lotzen gintuzten estatxa sendoak hari mehe bilakatu. Esaterako, hainbat milioi lagun dabiltza Atlantikoaren bestaldean euren abizena euskalduna dela jakin barik. Urruntze horren adibide barregarria aurkitu dut Mexikoko Durango hiriaren webgune ofizialean, hiriaren historia azaltzen duen orrialdean. Izen bereko estatuko hiriburua da egun,… Read More »

Nola zentsuratzen da webgune bat?

Espainiako epaileak ere izan ziren Batasunaren webgunea ixteko agindu zutenak. Orain El Juevesekin gertatu da. Teknikoki eta juridikoki zentsuratze hori nolakoa izan den jakin nahian ibili naiz eta inon ez dago azalpen handirik. Hemen behintzat, deskonexioa aldizkarikoek eurek egin dutela agertzen da, poliziek delitua egiten ari zirela jakinarazi eta gero. Baina zer gertatzen da zentsuratuak… Read More »

Google boteretsuari buruzko bideo dokumentala

Lehengoan Googleri buruzko dokumental interesgarria eman zuten Mundo.hoy saioan. Badira Googleri buruzko bestelako erreportaiak, bertan lan egiten dutenen gainean (bideoak) edo bertako bizimoduaren (El Pais) inguruan. Ohi bezala, dokumental interesgarria da. Bertan Vint Cerf eta Googleko jendea agertzen da, baita Googlerekiko kritikoak direnak, Archive.org-eko Brewster Kahle eta beste hainbat. Googlek sareko edukiak nola indexatzen dituen,… Read More »

Bilboko jolas parke herdoildua

Galdakaoko lurretan zegoen Bilboko jolas parkea. Instituzioek baztertua, bilbotarrek ahaztua, hemen dago oraindik haren hilotz ugertua. Lehengo egunean, hainbat urte pasa ostean, txiripaz pasatu nintzen handik. Horrelako tokiak, masentzako sortutak baina aspaldi abandonatuak, oso zinematografikoak dira. Begira bestela Coney Island-en zenbat film egin diren… Baina Bilboko jolas parkea biziki erakargarria egiten zait, gure txikitako oroimenek… Read More »

The revolution will not be televised? Telesur Europan

Gil Scott-Heron poeta eta kantari iraultzaile amerikarrak asmatu eta hedatu zuen The revolution will not be televised leloa 1971an argitaratutako aldarrikapen kantuaren bidez. Hona hemen abestiarekin eta hainbat irudirekin osatutako bideo bat. Canongate Books-ek argitaratutako Now and Then bildumarako egindako promozio bideoa da: Interneten garaia geroago heldu da eta, komunikabiden arteko kategorizazio zurrunak alde batera… Read More »

Natura blog interesgarria: Tantaka-tantaka

Lehengoan Antton Alberdiren mezua jaso nuen euskalnatura.net eta haren barruan dagoen Tantaka-tantaka bloga ezagutzeko gonbidapenarekin. Bereziki interesgarria bertan jarri duen bideoa. Afrikako Kruger parkean filmatutakoa da eta bertan, txiripaz, bizitzako kontakizun lazgarri eta bitxia harrapatu zuen bisitari batek bere kamerarekin. Ez dizuet gehiago kontatuko, bisita ezazue bloga eta bertan aurkituko duzue bideoa. Buzzin in my… Read More »

Flash bideoa probatzen: Second Liferi buruzko erreportaia

Lehengoan elkarrizketa egin genion irratia.com-en Ana Courier avatar-ari, bere bigarren bizitzako ibileren inguruan. Bada, igandean bertan beti interesgarria izaten den Mundo.hoy saioan Second Life izan zuten hizpide. Nik USB bidezko TDT deskodetzaile erosi berriak nola grabatzen duen probatu eta gero, esperimentua egin dut flash videora pasatzeko eta hemen duzue emaitza. Gigabyte bateko bideoa Riva FLV… Read More »

Steve Jobsen berbaldi hunkigarria

Harrituta utzi nau. Aspalditik mac erabiltzaileak garenok (eta aspaldi mac-eroak ginenok), Steve Jobs-en figura ezagutzen dugu, Macintosh-en Think different pentsamoldearen bultzagilea. Urte askoan Gates Goliath-aren aurka borrokatu den David interesgarriagoa, alternatiboagoa, inteligenteagoa, cool-agoa… Berak sortutako Apple konpainiatik bota zuten eta handik urte batzutara berriro bueltatu zen (ikus duela 10 urteko erreportaia), iMac-a besapean, sorkuntzaz eta… Read More »