Euzkadi, bertako langileen eskuetan

By | 2007/12/17

EuzkadiEz, ez da bart iraultzarik gertatu, gurean gauzak ondo doaz, Ibarretxek lehengoan eman zigun Arcadian bizi garela sinisteko datu makroekonomiko piloarekin… Ez, Mexikori buruz ari naiz, bertan 2005ean Sindicato Nacional Revolucionario de Trabajadores de Euzkadi (SNRTE) delakoan eratutako langileek boterea eskuratu baitzuten, eta gu enteratu gabe. Bi urteko borroka luzearen ostean, kooperatiba eratuta, fabrika bereganatu zuten, Argentinako La Toma-koen antzera. Euren lana eredugarria izan delako saritu zituzten Davos-en eta Berriki datu ekonomiko onak eman dituzte, egunero 6.000 gurpil ekoizten baitituzte.

Baina boterea hartzearekin batera fabrikari izena aldatu diote, Euzkadi kenduta. Anasagasti jauna lasaitzeko, esango dut ez diotela Euskal Herria bezalako izen batasunoa jarri. Izatekotan, cooperativa Trabajadores Democráticos de Occidente (Tradoc) ezker erradikalekoa izango da, azkenaldion izendapen hori modan jartzeko ahaleginean dabilen Urkullu jaunaren larridurarako. Edozein kasutan… Gora Tradoc askatuta!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude