Category Archives: nire i-bilerak

Teknologia berriak eta Durango

Gainontzean, iazko kronikaren antzekoa da aurtengoa, zer egingo diogu! Lehenago ere aipatua nuen azokaren webgunea nahiko tristea dela, baina ni neu ere harrituta geratu naiz artxibora jo dudanean. Azoka birtualaren izaera urriari erreferentziak 2001ean, 2000an eta 1999an aurkitu ditut. Gainera, 1999 hasieran, laster Interneten azoka birtual etengabea izango zela agindu ziguten. Canal21ren eskutik etortzear zen,… Read More »

Durangoko azokaren ostean

Aurten berriro urteroko liturgia jarraitu dugu euskaldun askok. Durangoko azokara hurbildu gara gure ekoizpen berriak aurkeztera (zaharrak ere saltzeko asmoz) eta gabonetako kultura-erosketak egitera. Neuk inoiz baino diru gehiago gastatu dut, baina liburuak eta diskoak ezeze, jertsea, puzzlea eta euskaraz mintzo den panpin garestia ekarri ditut Landakoa bilakatu den eguberri aurreko bazar handi horretatik.

Polizia globalizatua, Indymedia bahitua

FBIren aginduz, AEBetako Rackspace enpresak Britainia Handian dituen zerbitzarietako disko gogor batzuk eraman zituen poliziak. Disko horietan Indymediako hainbat webguneren artxiboak zeuden, tartean Indymedia Euskal Herria informazio gunearenak. Suitzako poliziak eskatuta eman zuen FBIk diskook kentzeko agindua, terrorismoaren aurkako lege berezietan oinarrituta.

Bertoko egunkarien etorkizuna sarean

Astelehenean Eitb24.com albiste atariaren aurkezpena egin zuen EITBk Bilboko hotel batean. Etengabeko edizioan albisteak eskaintzen dituen webgune hau aurkeztu ondoren, gai interesgarri baten inguruko mahaingurua izan zen eskenatoki gainean, online edizioa duten euskal egunkari gehienetako ordezkarien partaidetzarekin. Horiez gain, Interneteko konexioa ematen duen telefono konpainia bateko eta InternetEuskadi elkarteko ordezkariak izan ziren. Bertan jazotakoaren eta… Read More »

Nire gustoko Feed-ak

Azken hilabeteotan hemen biltzen ari naiz nire gustoko (eta ez hain gustoko baina nolabaiteko interesekoak) bitakora eta albistegien titularrak, XML feed-a dutenena behintzat. Pertsona baten liburutegiak bere izaeraren berri ematen duen bezala, blogger baten berri ematen digu egun bere blogrollak. Bloglines zerbitzua erabiltzen dut, doakoa eta oso gomendagarria.

Comment Spam-a zilegi da?

Egunero jasotzen ditut iruzkin itxuraz absurdoak, ingelesez, normalki sexu webgune batera edo online kasino batera bideratzen dutenak. Ingelesez dira iruzkinok, noski, eta euren helburua Googleren bilaketetan euren webgunea goi postuetan agertzea da, PageRank engainatuta. Izan ere, web baterako lotura beste askotan agertzen denean, Googlek eta sailkapenean igotzen du web hori. Movable Typeren 2.661 bertsioa erabiltzen… Read More »

Eguraldiko gizona eta ni

ETBn eguraldia aurkezten duen gizonarekin jai daukat. Herenegun asteazkena asteko egunik txarrena izango zela iragarri zuen. Eguna estalita hasi zen, hodei altuekin, baina eguerditik aurrera sekulako eguzkia atera zen. Gaur, Teleberri ostean, emakume sentitzen zela eta hodeirik ez genuela ikusiko esan digu. Bazkalostean abiatu naiz, bada, hondartzarantz. Baina goikaldean dena zegoen erabat estalita. Hondartzan geundela… Read More »

Gurean ere netiketa, mesedez

Askotan aipatu izan dut sareko komunikazioan netiketa erabiltzearen beharra. Baina jendeak ez du oraindik ikasi ganorazko neurriak aplikatzen eta hori da, azken finean spam-a eta birusak gure artean hain ugariak izatearen arrazoia eta e-postak komunikatzeko tresna moduan balioa galtzearena. Horren erakusgarri, gure irratian egunero jasotzen ditugun e-posta bidezko oharrak daude, azken aldion gehiena birusak izan… Read More »

Kazetarik gabeko kazetaritza

Kazetaritza digitalari buruzko Huescako kongresuan “kazetaririk gabeko kazetaritzaren” arriskuez ohartarazten zuten. Noski, ohiko komunikabideen bertsio digitaletakoek kontrolatzen zuten kongresua. Eurek ikusten dute kazetari ez diren asko idazten eta beldur dira kazetariaren statusa urratuko ote den. Nik bitartekaririk gabeko kazetaritza dela nabarmenduko nuke, hori da ezaugarri nagusia, idazten duena kazetari izan edo ez. Kazetari tradizional batzuk… Read More »

Kontaizu.net aldizkariaz

Badira hilabete batzuk kontaizu aldizkari digitala atera zela (2003ko urrian) baina oraino ez du sareko jende askok ezagutzen. Egia esan, ez du inork nire aurrean aipatu eta ez dut inon ezer entzun edo irakurri horren gainean. Baina gaur Googlen bilatu dut eta erreferentzia bakan batzuk agertzen dira, Kontaizurako loturarik ez da apenas ageri emaitzetan eta… Read More »