Grebagatik itxita #grebaorokorra

By | 2010/06/29

Gaur greba orokorra dago Euskal Herrian, bertoko sindikatu gehienak deituta. Kritikoa naiz sindikatuen rolarekin, baina alderdien jarrera lotsagarriarekin alderatuta eta dekretazoaren ostean izan bada ere, mugitu diren bakarrak dira orain artean. Hortaz, gaur blog hau greban dago, krisi finantzieroaren ondorioak langileek ez dituztela zertan ordaindu, banketxeek eta espekulatzaileak baizik, eta ekonomia espekulatzailea gelditzeko edo minimoki arautzeko ezer egin ez duten gobernuek ere. Beraz, gaur kalera irteteko eguna da, protestarako eguna, bai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude