Category Archives: Beste

Bestelakoak

Gernika, gaur 70 urte

Gaurko lako batean gertatu zen, jada 70 urte igaro dira eta gero eta gerrako lekuko gutxiago geratzen dira gure artean, bizirik daudela, zor zaien aitortza eta omenaldia jasotzeko. Hala ere, aurreko urteurrenetatik ezberdin ikusten dut giroa aurten, oroimen historikoaren berreskurapenerako lanak eta kontzientziak aurrerapauso handiak ari baitira ematen azkenaldion. Agian horregatik irakurri ditut gerraren inguruko… Read More »

Sopelako esaera zaharren txapelketan

XIV. edizioa jada, sinistu behar gero! Lehengo larunbatean Sopelan izan nintzen, urtero bertako Nikola euskaltegiak antolatzen duen esaera zaharren lehiaketan. Aurretik hiru aldiz egonda nengoen, baina urte batzuk joan barik eman ostean, aurten bueltatzea erabaki nuen… Ez nintzen damutu. Giroa benetan aparta izan zen egun osoan, bai goizeko poteo-kanporaketan, baita bazkalosteko finalean ere.

Niri buruz ez dakizkizun bost gauza

Katixak pasatu dit meme edo memelokeriaren marroia, hari Luistxok pasatuta. Luistxok bezala zer ez kontatu asko dudanez, zer demontre kontatu ibili naiz mamurtzen. Hona hemen niri buruz ez dakizkizun bost gauza, harrigarriak izanagatik denak egiazkoak: 1. Luistxok bezala, neuk ere futbolaz idatzi izan dut inoiz, behin Egunkarian baja bat kubritzeko beste bat inor ez eta… Read More »

Pascual Molongua, frontman errebelazioa

Lehengo egunean Txakurkalearen aurkezpena izan genuen Kafe Antzokian. 5×8 kolektiboak ideia sortu eta hainbat lagunek esku hartu dute proiektu multimediatiko honetan. Zazpikaleetako txakurren gaineko DVDa egin dute, bertan bizi diren edo ibiltzen diren hainbat txakurren ibilerak islatzen. Honi loturik, dokumentalaren irudiak lagunduz, soinu banda bitxia osatu dute bertoko hainbat artistaren kolaborazioekin eta haren CDa argitaratu… Read More »

AKELARREa euskal buztan luzean

Agertu zenean azaldu nuen hemen zer zen Chris Andersonek proposaturiko buztan luzearen teoria, baita euskarazko edukiak buztan luze eta mehe horretan kokatzen direla azaldu ere. Poxpolin zinta agertu zenetik, ordea, oso gutxi aurreratu da gure ondarea sareko buztan luze horretan jartzeko bidean eta beste adibide bitxi batekin nator gaur, ea jendea animatzen den. Euskaldunok sareko… Read More »

Munduko hizkuntzen gaineko dokumental interesgarria Mundo.Hoy saioan

Dokumental zinez interesgarria ikusi nuen igandean ETB2ko Mundo.Hoy saioan. Arriskuan diren hizkuntzen gaineko erreportaia da eta mende honetan munduan diren 6.000 hizkuntzetan 3.000 inguru desagertuko direla dio. Hizkuntzen aniztasunaren aldeko aldarria egiten du dokumentalak, hizkuntza anitz izateak gizateriarentzat nolako aberastasuna dakarren azalduz. Euskaldun askok jada barneratuta dauzkagun kontuak dira, baina uniformizazioa eta mestizaje akulturizantea maite… Read More »

"Memoriaren Mapan", badator Ruperren azkena

Azkenaldion disko berria prestatzen egon da Ruper Ordorika -mugalariekiko azken kontzertuen parentesia tarteko-. Gaur aurrerapen singlea bidali dute Elkarrekoek, mp3 formatoan, testu honekin: “Memoriaren Mapan Ruper Ordorikaren lan berria dugu. Oroimen eta larruan itsasitako kantu biluzi eta zainduen sorta koloretsu, fresko eta sendoa. Diskoak, Ruper Ordorikaren karreran bide berri bat zabaltzen du, proposamen hurbil eta… Read More »

New York-eko argazki sorta osaturik

Azkenik osatu dut Flickr-en nire New Yorkeko argazki sorta. Aurtengo argazkiak dira bakarrik, otsailekoak, eta hiri handiko hainbat bazter islatzen saiatu naiz. Kostatu zait aukeraketa eta prestaketa egitea, badakizue kamara digitalekin argazki asko egin baina gero galbahetik pasatu behar… Tira, etxeorratzak, zubiak, Brooklyn, CBGB (azkenean itxi dute), Coney Island, Times Square, gure familiaren lorratzak eta… Read More »

Buzzin' in my head head head Like a bum-dum

Aurreko batean buruan bueltaka geratzen zaizkigun doinuez jardun nuen. Mano Negrak ere honela zioen: “Beat beat of the song song Buzzin’ in my head head head Like a bum-dum”. Eta hainbat blogek aspalditik meme modukoa jarraitzen dute, unean unean entzuten ari diren abestia edo, aipatuz. Aurrerantzean testuinguru informazio hori ere gehituko dut post baten amaieran,… Read More »