Gernika, gaur 70 urte

By | 2007/04/26

Gaurko lako batean gertatu zen, jada 70 urte igaro dira eta gero eta gerrako lekuko gutxiago geratzen dira gure artean, bizirik daudela, zor zaien aitortza eta omenaldia jasotzeko. Hala ere, aurreko urteurrenetatik ezberdin ikusten dut giroa aurten, oroimen historikoaren berreskurapenerako lanak eta kontzientziak aurrerapauso handiak ari baitira ematen azkenaldion. Agian horregatik irakurri ditut gerraren inguruko hainbeste liburu azkenaldion, ni neu ere horren inguruko lan batean murgildurik bainabil. Momentuz, bideo bat ekarriko dut youtubetik. Gernika Gogoratuz-ek ateratako The bombing of Guernica, The Mark of Man.

2 thoughts on “Gernika, gaur 70 urte

  1. Pingback: El estiercol intelectual" « Loretxoa

  2. patxi lurra

    Bernardo Atxagak azken lanean (“Markak”) Borramarka Anaiak pertsonaia sartu dau, hots, guzurraren eta zentsuraren profesionalak. “Markak” Gernikaren holokaustoaren inguruko lana da, izatez, eta Borramarka Anaiak sarraskiari buruz guzur pila hori (“gorriek eta separatistek eurek Gernika erre ebela”) esan ebeak dira, noski.

    Halandabe, neuri Borramarka Anaiek gogorarazten deustie beste sarraski baten inguruan guzur piloa bota ebenetaz, orain dala oso urte gitxi. Martxoaren 11koaz nabil, jakina.

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude