"Memoriaren Mapan", badator Ruperren azkena

By | 2006/11/10

AzalaAzkenaldion disko berria prestatzen egon da Ruper Ordorika -mugalariekiko azken kontzertuen parentesia tarteko-. Gaur aurrerapen singlea bidali dute Elkarrekoek, mp3 formatoan, testu honekin:

Memoriaren Mapan Ruper Ordorikaren lan berria dugu. Oroimen eta larruan itsasitako kantu biluzi eta zainduen sorta koloretsu, fresko eta sendoa. Diskoak, Ruper Ordorikaren karreran bide berri bat zabaltzen du, proposamen hurbil eta biluziaren parean, erronka zintzoa bezain bizigarria bereganatzen duelarik. Ruper Ordorikak doinu guztiak eta Joseba Sarrionandiak letra guztiak (oraino argitaratu gabeak) sinaturik dator honako lana”.

Bakarrago eta akustikoago dator Ruper, Mugalariei momentuz agur esan ostean, eta zuzenean ere bakarrago arituko da, beste formato xaloago batekin. Aurrerapenak Hiriak izenburua du eta HEMEN aurki daiteke.

Buzzin in my head: Hiriak, noski.

2 thoughts on “"Memoriaren Mapan", badator Ruperren azkena

  1. Pingback: Mmm... - Baga, biga, bloga!

  2. Pingback: sarean.com » Ruper eta Piris

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude