Auto berriago eta handiagoa erosi dut eta, ondorioz, orain arteko autoa saltzen dut. Citroen AX Thalassa da, 1.1 injekziokoa (berunik gabeko gasolina), 1993koa.
97.000 Km eginak ditu eta une honetan inolako arazorik gabe martxan dabil. 700 euroren truke zurea da. Beste ezaugarri batzuk:
- Haize egokitua
- Itxitura zentralizatua
- Irrati-kassetea, aux minijack sarrerarekin (mp3rako)
- Barrutik berria bezala, orbange eta garbia
- Kanpotik, urratu batzuk gorabehera, ondo
- Asegurua eta IAT azarora arte indarrean, Bilboko TAO abendura arte.
- Triangeluak, txalekoa, ordezko argiak eta lapurretaren aurkako barra
Diru gutxi gastatuta leku batetik bestera eramango zaituen auto xume baten bila bazabiltza, hemen duzu aukera. Argazkiak hemen. A, bai, erdaraz ere iragartzen dut, vendo AX. Interesatuta bazaude, bota aupada bat eta utzi zure telefonoa ere.
Beno, esperimentua arrakastaz bukatu da. Hiru lagunek adierazi zidaten interesa eta lehenengoari saldu diot kotxea, haren lehengusuak Flickr-eko argazkiak ikusi ostean. Agur bero bat guztioi.