Lagun batek kontatu zidan benetakoa ei dan pasadizua, Sondikako aireportuan gertatua. Sopelako andre euskaldunzaharra joan zan aireportura gizonaren bila. Denboraldi bat itsasoan eman ostean etxera zetorren oporretan hegazkinez. Alabaina, gizona ekarri behar zuen hegazkina heldu eta… Haren arrastorik ez bidaiarien artean. Andreak, arduraturik, Iberiako arreta zerbitzura jo zuen, gizona non zegoen argi ziezaioten.
-No se preocupe señora, vamos a averiguar donde se encuentra su marido.
Handik minutu batzutara etorri zitzaion Iberiakoa:
-Su marido ha perdido el avión en Amberes y se ha quedado allí.
-¿Donde pero?
-En Amberes.
-Ai ene! Orduen non dago neure gizona? Hemen berez, Han bere ez… Inon bere ez!
Horrela gaude gu ere egunotan, gure burua ezin kokaturik. Hemen ez baina han bere ez.
Buzzin’ in my head: Desaparecido (Manu Chao)