Piterman eta Grande-Marlasca

By | 2006/05/27

martiztarraBien aurrean galdera bera etorri zait burura, haien berri izan dudanean: Nondik arraio atera da tipo hau? Egungo futbolaren, futbol profesionalaren miseriak ederto islatzen du lehenengoak. Futbol taldeak SA enpresak dira eta akziodun nagusiak kontrola dezake erabat. Ekialdetik etorritako enpresa gizon ausartak enpresaren kontrola eskuratu du eta legea du bere alde. Beste aldean, Alaveseko zaleak daude, noski, betiko futbol taldearen rola defendatzen dutenak. Baina rol hori egun oso futbol talde gutxik betetzen du, bertoko jokalariz osatua, bere hiria defendatzen eta ordezkatzen duena…

Gero Grande-Marlaska dugu. Honek ez du ezer berririk ekarri, bakarrik vedette-epailearen rola hartu eta Garzonen kopia hutsa izan nahi duela adierazten du, bake prozesua suntsitzeko bere epailekeriekin. Baina lehengoan lagun batek harritu ninduen gauza batzuk kontatu zizkidan honi buruz. Bilbokoa omen da tipoa. Beno, badira Bilbon sortuak diren fatxa asko ere, jaiotzak ez du ezer bermatzen… Homosexuala dela eta berriki ezkondu dela ere esan didate. Tira, badira homosexual eskuindarrak ere… Ezkerrekoa ei dela… Beno, nahikoa da! Hori guztia izanik, jarduten duen moduan jardunez, beste guztiak koartada merkea baizik ez dirudi.

2 thoughts on “Piterman eta Grande-Marlasca

  1. Mifune

    Bon, bakizu… Marlaskaren kontua ezta homosexuala izatea (hori anekdota bat baino besterik ezda). Kontua da, ETAk orain dela urte gutxi erahil zuela Marlaskaren “lagun berezi” bat, Bilbon lan egiten zuena. Ordutik oraino… badakigu orok ze gertatu den.
    Gaur egun, bere senarra ertzaina da. Eta hori ere, eskuindarra da.

    Beraz, nolabaiteko, Grande-Marlaskaren iritzia, AVT-ena da. Eta hori ezda batere zuzena bere lanposturako. Espainiako Gobernuak oztopo handia aurki dezake epaile “bilbotar” honekin. Eta PP-ri, dirudienez, homosexuala dela (ta ezkonduta) ahaztu zaio, a ze bitxia.

    Reply
  2. Neu

    Markaslaren senarra ertzaina dela? Jakin badakit euskal filologian lizentziatua dela, eta uste dut euskara irakasle gisa ari dela Madrilen. Eta lagun bereziarena gezur hutsa da, bere mutil-lagunarekin 9 urte baitarama. Behintzat, gezurra da duela gutxi hil dutela.

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude