ETA erakundeak su etena aldarrikatu du

By | 2006/03/22

IragarpenaDuela hamar minutu etorri zaigu lankide bat hori esanez, momentuz inork ez dakiela eta exklusiba Radio Euskadik daukala. Zeuk badakizu honez gero seguru El Mundok eta enparauek badakitela… Eta hala zen. Honez gero kristo guztiak irakurria izango du. Baina zenbat enteratu dira blogen bidez? Ez dut uste asko izan direnik. Azkar ibiltzen dira blogak, baina ez azken-azken uneko berriak emateko, gogoeta egiteko baizik.

Technoratin begiratu dut eta erdarazko hiru aipamen agertu dira dagoeneko. Beste batzuk indexatzen eta beste batzuk idazten egongo dira une honetan. Esperimentu interesgarria izan daiteke honelako berri-bonba bat (tranpa ere badela esaten hasiko dira aurki) nola zabaltzen den honelako tresnetan, Aurkin ere, noski (oraingoz ezer ez da agertu)…

Eguneraketa: Post hau duela ordubete argitaratu nuen (12:43etan) eta oraindik ez da ez Technoratin, ez Aurkin agertu. Technoratin dagoeneko erreferentzia mordoa agertu dira erdaraz eta bi euskaraz. Berrian bideoa jarri dute RealPlayerren eta baten batek Youtubera pasatu du. Hemen dago, baina ez da osorik agertzen, lokuzioa une batean mozten delako.

Eguneraketa 2 (18:38): Hemen dago bideoa behar den moduan.

3 thoughts on “ETA erakundeak su etena aldarrikatu du

  1. patxi gaztelumendi

    Blogean gauzak idazten, prestatzen, editatzen ari nintzen. Eta Berriako gunera sartzen saiatu naiz, eta ezinezkoa egin zait. Sarritan erortzen da Berria, eta ez zait horren arraroa egin.
    Euskalherria.com gunera jo dut gero, eta orduan irakurri dut letra txikian oraindik suetenarena. Eta gaztelaniazko rtf dokumentua jeitsi…

    eta barra barra albisteak.

    Bideoa ikusi dugu gero…

    eta blogetan horretaz berba egiten da, ez besterik.

    12:30etan editatu dut nire albistea blogean, eta gero gehituz joan naiz, orain bideoa ere ikusgai dago.

    Euskal Herria aurrera doa, eta ETAren urrats hau garrantzitsua izango da, baina Euskal Herria herri libre bat izango bada, hori gure esku dago. euskal herritarren esku.

    Aurrera bolie!

    Reply
  2. Gari

    Zure blog softwareak ping-ik egiten du Technoratira?

    Sustatuk ez du egiten, baina eskuz egiten diogu, eta gaur, ping-a egin eta hamar minutura azaldu da gure albistea han.

    Bestalde, Technoratin euskarazko artikuluak aurkitzeko hobe da “ETAk” bilatzea, “ETA” baino, Baina uste dut zu konturatu zarela hortaz, albisteari “ETA erakundeak…” titulua jarri diozu eta.

    Reply
  3. Jabi Zabala Post author

    Bai, ping egiten du technoratira eta, egia esan, eguneraketa argitaratu eta berehala, 13:50etan, agertzen zen bertan, ordu bat arinago argitaratuta bezala. Baina technoratik ere ordubete tardatu du. Aurkik, berriz, ez du harrapatu zuk ere badakizu zergatik, webgune gehienak aldaketen bila zuk jarritako denbora tarte baten arabera arakatzen dituelako. Denbora tarte hori egoera arruntetarako jartzen duzu, normala denez: batzuk hiru ordurik behin, beste batzuk (gutxiago berrizten direnak) zortzi ordurik behin.

    Ez dago programatuta Aurki azken orduko albisteak berehala harrapatzeko eta normala da, bestela egunero sekulako lana egin beharko luke eta, webgune mordoa aldiro-aldiro bisitatzen aldaketen bila.

    Eta bai, ETA jarri dut horrela, ETA indexatu zezan. Bestela “ETAk…” edo “ETAren…” idatziz gero ez dut uste emaitzetan agertuko denik “ETA” bilatuta. Hizkuntza aglutinantea erabiltzearen ajeak…

    Reply

Utzi erantzuna Gari(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude