Sarean argazkiak Flickr-en, irratia.com WordPress-en

By | 2005/05/09

irudi batOrain arte argazki bitakora “eskuz” editatzen ibili naiz hemen, baina duela gutxi Flickr zerbitzuaren doaiak ezagutu nituen. Kontua zabaldu dut bertan eta dagoeneko argazki batzuk igo ditut bertara. Bestalde, orain arte Movable Typen zegoen irratia.com WordPress sistemara pasatu dut. Moldagarriagoa, doakoa eta irekia da WordPress, gero eta zaharkituagoa geratzen ari den MTren ondoan. Beharbada laster bitakora hau ere WPra pasatuko dut, denbora daukadanean eta mudantzak sortuko dizkidan (permalink-en) arazoak konpontzen ditudanean.

2 thoughts on “Sarean argazkiak Flickr-en, irratia.com WordPress-en

  1. Luistxo

    WordPress euskaratua egina zegoela edo entzun nuen, baina ez dut ikusi non banatzen den, edo euskaraturiko blog adibiderik…

    Reply
  2. Txopi

    WordPress-eko azken bertsioa euskaratua dago:

    https://launchpad.ubuntu.com/products/wordpress/+translations

    Hala ere, theme bakoitzak txantiloietan testu bakan batzuk erabiltzen ditu eta horiek bakoitzak euskaratu beharko ditu.

    WordPress 1.2 euskaraz erabiltzen duen webgune bat:
    http://www.berriemaile.com/

    WordPress 1.5 euskaraz poliglot pluginarekin erabiltzen duten webguneak:
    http://okupaziokongresua.org
    http://metabolik.hacklabs.org
    http://www.gaztesarea.net/bereziak/emakumeenmundumartxa05/

    Reply

Utzi erantzuna Luistxo(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.