Orson Welles-en euskaldunoi buruzko bideoa

By | 2005/04/17

irudi batBaskoak ageri diren bideo tonto batzuen ostean, benetan merezi duen agiri historikoa aipatu behar dut: Around The World with Orson Welles seriekoa. Medem-en La Pelota Vasca filmean ikusi genituen honen zati batzuk, baina oso dokumentu interesgarria da, osorik ikustea merezi duena. Around The World osoa 134 minutuko erreportaia sorta da, 1955ean Wellesek Britainia Handiko telebistarentzat zuzendua, eta haren baitan bi kapitulu daude Pays Basque-ri buruz.

Pays Basque I hau bideo astuna da, 216 Megabytekoa, baina merezi du eskuratzeak (ADSL konexioa eta pazientzia edukiz gero). Hala ere, aurrekoan MacGyver-en bideoarekin izandako sustoaren ondoren, egun batzuen buruan kenduko dut seguruenik. Hosting indartsua dudan arren, horrelako bideo batek arrakasta izanez gero edozein zerbitzari behera bota dezake ordu batzuen buruan. Hemen dago deskargatzeko LOTURA (216 Mega).

Honakoa Pays Basque I da, sinopsian ikusten den legez. Beraz, bada Pays Basque II izeneko beste zati bat. Gustatuko litzaidake hura ere eskuratzea baina oraindik ez dut inon aurkitu. Dena dela, hemen dago lehenengo bideo honen eMule/eDonkey lotura: around the world with Orson Welles – le pays basque french subs.avi.

Euskaldunengana hurbiltzeko ahalegina da, kanpotik, Wellesek egiten duena. Ez du ezkutatzen euskaldunenganako miresmena eta muga errespetatzen ez duen herri bakarra bezala tratatzen ditu. Dokumentu etnografiko moduan polita da, emigrazioa, kanpotarrek somatutakoa, iparraldeko nekazari euskaldunen bizimodua eta ohiturak…

One thought on “Orson Welles-en euskaldunoi buruzko bideoa

  1. patxi gaztelumendi

    Ja2ri hain1 ohar:

    Ikusentzunezkoen inguruan plan asko eta berba asko entzungo ditugu gure nagusi agintari eta errepidesailburuen aldetik. Asko. Larregi. Adosten dituzte egitasmoak, akordioak sinatuko, zinema bultzatuko dutela esan… egin hauteskundeak egiten dituzte, batez ere. Kanpainatik kanpainara doa herria hau, aurrera antza denez.

    Filmeak P2P sareetatik jeisten duenetakoa zara, bistan denez, eta telebistako saioetara heldu da sarean.com ekimena, lanaren podasuz, konturatu barik gainera. Oharkabean, egiten denaz ohartuta. Dena egiterik ez dagoela ohartaraziz, bidenabar.

    Sarean.com gure erreferientzia da non eta sarean, euskarazko Interneten sarean.

    Txakur txikirik eskatu barik, sarean.com egitasmo handia da bere txikian. Handiagoa izatea gura dugu guk gainera, euskal Internautok. Internet euskaraz bizi dugunok… ez dugu putzu sakon eta ilun batean bizi gura, baina putzuak maite ditugu, iluna nahiago. Underground gara putzuetako apook. Estoldetako euskaldunak… hirien azpitik.

    Euskal hiria egiteko prest dira gure agintariak, hiriak egingo dituzte, euskaldunak izango diren ez digute esaten… Euskalduna jauregiei deitzen diete, deitu. Izena bai….

    Sarean, ikusentzunezko gordailu digitala egingo duzu Ja2; apurka apurka. Eta behar dugu, Dreamhos guztiak txiki egingo dituzu, euroak eta dolarrak batu beharko ditugu, kale bazterrean, filmeak jarri ditzazun, dreamhost, ametsetako aterpea.

    Zure filmeak kalean ikusi gura ditut, gaztetxean, portatila eta proiektorearekin. Dream street… ametsetako gure karrikak.

    Aurrera, biba züek!

    arrazoi dute, aurrera doan herria gara. e-herria.

    Reply

Utzi erantzuna patxi gaztelumendi(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude