Urte bi sarean

By | 2005/03/30

Duela egun batzuk bi urte bete dira sarean.com hau plazara atera nuenetik eta urtemuga hori aipatu behar nuela gogoratu naiz gaur. Egunkariaren itxieraren osteko egunetan ordu asko eman nuen, Movable Type instalatzen, haren funtsa ikasten eta artxiborako testuak kopiatzen-pegatzen euskarazko lehen bitakora pertsonala abian jartzeko. Tira, hemen jarraitzen dugu urte bi geroago, apurka-apurka blog hau eta beste proiektu batzuk elikatzen.

Lankide izandakoei eta, Egunkaria edo irratia.com dela eta, harremana izandako hainbat laguni bidalitako gonbidapen mezuan hauxe nioen:

(…)Sareari dagokionez, berriz, sei urteko ibilbidea moztu dute, hainbat euskal
internauta euskarazko informaziorik gabe utziz. Euskaldunon EGUNKARIA Euskal
Herrian argitaratzen diren kazeta guztien artean dekanoa zen Interneten
gaineko informazioa eskaintzen. “Nabigatzen” orrialdea 1996ko urrian agertu
zenetik (Luis Fernandezek sortua), nire azkeneko “Irristatzen” argitaratu
zen 2003ko otsailaren 20a arte katea ez zen eten, guk ez genuen eten
behintzat. Beste horiek eten dutela pentsatuko dute, baina EGUNERO
faxismoaren garaipen hori kioskoetan gezurtatzen ari den bezala, webgune
honen bidez, arlo jakin horretan ere ez gaituztela isildu erakusten saiatuko
naiz.(…)

Oraindik hemen gaude eta berriro eskerrak eman behar dizkiet hau egiteko nire denbora, euren denbora (gehiegi askotan) kentzen diedan lagun, senide eta piztiei. Eurei batez ere, baina baita irakurle internauta euskaldun bakan baina fin horiei ere. Ez dakit noiz arte idatziko dudan hemen, baina pentsatu nahi dut zerbaiterako balio duela hainbeste ordu istorio honi dedikatzeak.

7 thoughts on “Urte bi sarean

  1. eneko

    Aupa Jabi,

    zorionak, eskerrik asko sartutako orduengatik eta eutsi goiari!

    Reply
  2. iturri

    Aupa Jabi:

    “Ez dakit noiz arte idatziko dudan hemen, baina pentsatu nahi dut zerbaiterako balio duela hainbeste ordu istorio honi dedikatzeak”.

    Niri behintzat balio dit zuk idatzitakoa, zuk idazten duzunak eta (uste dut) zuk idatziko duzunak ere.

    Eskerrik asko guztiagatik.

    Animo

    Reply
  3. andoni miranda

    Zorionak Jabi !

    Dena hankaz gora bidaltzea erraza izango litzake, baina konpromisoa eta koherentzia bat datoz zurekin.

    Eutsi goiari eta mila esker.

    Reply
  4. josu

    Bai, Jabi, balio dik ordu batzuk honi dedikatzeak. Batzuk estimatzen dizkiagu hireak. Animo eta zorionak.

    Reply
  5. Luistxo

    Zorionak. Nire Hilerriak urtebete bete zuen joan den astean. Zodiako berdina dute gure blogek. Hazten direnean, elkarrekin probatuko dituzte drogak: zeureak irakatsiko dio neureari, urtebeteko aurrerapenerakin iritsiko baita nerabezarora.

    Reply
  6. oskar

    Eskerrik asko informazio guztiagatik eta animo!!

    Reply

Utzi erantzuna josu(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude