Telendroak gora eta behera

By | 2004/05/03

Lehendik Googlen ez zegoen eta asmatu berri duten Telendro hitza emanda lehiaketa antolatu du Dirson-ek. Lehiaketaren helburua Googlen hitz horrekin eta bakoitzak Googleren sailkatze algoritmoez dakiena aplikatuz, webmasterrek Googlen Telendro hitzaren bilaketan lehenengo lekua lortzea dute helburu. Baina zer da Googlen lehenengoa agertzea?

Dirsonen zehazten dutenez, ingelesezko interfazean agertuko dena kontutan hartuko dute lehiaketan. Baina aise froga dezakegunez, ez da ber gauza Telendro bat Google.com-en bilatzea, edo Google.es-en bilatzea (sare osoa kontutan hartuta). Azken honetan ere ez dizkigu erantzun berak emango paginas en español-en bakarrik bilatzeko aginduta (Aurkirena ere agertzen da hemen, 10. lekuan eta Papel Continuo-rena dago lehenengo) edo paginas de España atalean bilatzeko aginduta (hemen ere Aurkirena ageri da, 5. lekuan, baina lehenengoa telendro.org da). Azken bilaketa honetan egiaztatu ahal izan dudanez, nire sarean.com hau ez du Espainiartzat hartzen Googlek, Aurki berriz bai. Benetan kriptikoa eta, inondik inora bitxia da Googlek webguneak sailkatzeko duen logika, guztiz ilogikoa ere izan baitaiteke eta inondik inora perfektua ez da. Google.fr-en bilatzeko aginduz gero (sare osoan), Aurkirena ageri da lehenengo lekuan, papel continuo bigarrena eta telendro org hirugarrena.

Lehiaketan neuk ere esku hartzea erabaki nuen, kuriositatez, ez baitakit nire PageRank-a zein den ere eta Googlek sailkapenerako erabiltzen dituen beste irizpideak ez baititut ezagutzen. Baina Aurkik bestela planteatu du erronka: euskaldun guztiok bat egin dezagun bere alde, euskal webgune batek lehiaketa irabaz dezan, euskal ordezkariaren aldeko google bombing moduko bat, azken finean.

Batzuek, Googlek hobetuko sailkatuko dituelakoan Blogspot-en ezarri dituzte euren Telendroak eta telendroen gaineko webguneak (1), (2), (3), (4), (5). Baten batek ere, bere zerbitzuak iragartzeko baliatu du lehiaketa.

Gaur eguerdian lehenengo lekuan ageri denari Gmail-en posta kontua emango diote Dirsonekoek. Litekeena da Aurkik eskuratzea.

One thought on “Telendroak gora eta behera

  1. El Telendro

    Kaixo,
    Zure pagerank-a 5 da. Dexentekoa da. Sustaturena seikoa da.
    Google eta hizkuntzen gainean esan, googlek nahiko ondo katalogatzen dituela web orriak. Gauza da hitz dexente izan behar dituela web orriak eta hizkuntz berean. Aurkiren kasuan hiru hizkuntz ezberdin darabilzki.
    Aurkiren erronkan eta euskaldun guztiak batzeari ondo deritzot, baina hala hartuta ez zait oso egoki iruditzen beraien empresa codesyntax promozionatzea beraien telendroan.

    Azkenik Gmail kontua aurkira doa, baina hauek adierazi bezala link batekin lagundu zutenen artean zozkatuko dute.

    El traductor funciona 😉

    Reply

Utzi erantzuna El Telendro(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.