Sarean-en titularrak zure webgunean

By | 2004/05/02

Gure bitakoraren edukiak sindikagarriak badira, bada gure titularrak inoren webgunean txertatzeko modu asko. Azken finean, titularrak txertatu nahi duenak HTML kode zati txiki bat itsatsi beharko du titularrak agertzea nahi duen lekuan.

Korapilotsuena (niretzako) nork bere script-a sortzea litzateke. Nik beste bat asmatu dut, Movable Type-k txantiloien bidez index ezberdinak sortzeko ematen duen aukera baliatuta, baina ez dakit inoren webgunean txertatzeko zer egin behar den.

Badira sindikatzeko aukera duten webguneen titularrak nork bere webgunean txertatzeko aukera eskaintzen duten zerbitzu batzuk. Esaterako, kode hau zure webgunean jarriz gero:

Eguneraketa: (a ze torpea naizen, hemen txertatuz gero kodea ikusi barik exekutatu egiten da. Ikus HEMEN txertatu beharreko testua).

…automatikoki Sarean-en titularrak agertuko dira zure webgunean. Baina babeslearen lotura jartzen dizute. Sustatukoek eurena egitea lortu dute, nik hasierako orrialdean jarrita daukadana, baina programazio arloan jende aditua dago bertan.

2 thoughts on “Sarean-en titularrak zure webgunean

  1. Luistxo

    Bueno, goiko kode horretan com moztuta ageri da. Jakina, hori batera eta jarraian da.

    Reply

Utzi erantzuna Luistxo(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude