Gaur Gabrielen urtebetetzea denez, Luigi Anselmiri lapurtutako bertso hau (Gabrielen LEKUA disko-liburutik) oso egokia dela uste dut.
Gure aitari etxea
kendu diote gaur.
Banku-jabeek,
epaileek,
otsozakurrek,
lukurreroek…
Errentak eta interesak
ordaindu gabez,
goian zerua eta behean lurra
utzi dute gaur
gure aita.
Eskuak eta besoak
ez dizkigute
oraindik moztu;
odola badugu
zainetan, omen
bularrean arima…
Baina aitaren etxea
kendu digute eta
zirkinik egiteke,
isil-isilean
gelditu gara denok
kale gorrian,
gaurgero non biziko ote garen,
zer ote dugun defendituko
jakin gabe
Luigi Anselmi