Urdaibai kakaztu barik alternatiba bila Guggenheim museorako

Hemen Guggenheim edo dena delako museorako nire alternatiba. Urdaibain Bizkaiko aldundiak biosferaren erreserba izendapena likidatu egin nahi du aspaldion, inguruko lurjabe eta agintari diruzaleen presioa handia da eta une honetan, hainbat bizilagunen oposizioaz gain PSEren jaurlaritzarena du. Administrazioen arteko gatazka, natura tartean… Dagoeneko kakaztuta dagoen leku bati erabilera duinagoa eta ez energetikoa eman nahi badiote,… Read More »

Kontuz katekista terroristekin

Barreari ezin eutsirik irakurri nuen titularra lehengo egunean: “El entorno de ETA utiliza grupos de catequesis para adoctrinar a jóvenes”. Haw, haw, haw, eta gu enteratu gabe. Inuzenteen eguna hamar egun aurreratu nahi izan duten edo albistea 40 urte traspapelatuta argitaratu barik geratuko ote zen galdetuko du baten batek, bai zera! Fundación de Victimas del… Read More »

El injusto juicio a Egunkaria

Hoy comienza el juicio a los procesados a causa del cierre, en febrero de 2003, del diario Euskaldunon Egunkaria. A raíz de aquel cierre, y desde entonces, vengo escribiendo en este blog mis pedradas, desvaríos y reflexiones. Hoy, por primera vez desde entonces, me he decidido a escribir en español para tratar de contar a… Read More »

Gu gabeko mundua

Zer gertatuko da gizakiok lurretik desagertzen garenean? Dudarik gabe, egunen batean desagertuko da azken gizakia eta, seguraski, planeta guztiz suntsitu ez badugu, bizitzak aurrera jarraituko du. Bideo honen abiapuntua gizaki guztiok bat-batean desagertuko garen unea da. Ez da arrazoia zehazten, baina alegiazko desagerpen baketsua izango dela suposatuz (izurrite indartsua-edo), biharamunean abiatzen da prospektiba hori. Gertatu… Read More »

Aritxulegitik Altsasura, gotorlekutik plazara

Altsasun sortu zen Herri Batasuna, eta Atzoko agerpena bertan egin izana kointzidentzia ez dela pentsatu nahi dut. Azken hilabeteotan gabiltza, azken asteotan batez ere, ezker abertzaleak azkenik bide armatuaren amaiera barneratu duen zantzuak jasotzen. Atzokoa horren berrespena izan zen. Idatziz, asteotan zabaldutako eztabaidarako txostenak zekarren, noski, baina atzoko mise en scène-aren helburua erabaki horren inguruko… Read More »

Olazabalek "in Spanish" egin omen zuen

Txema Olazabalek PGAko Hall Of Fame ospetsuan onartua izan zen lehengo egunean. Zeremonian gurasoei euskaraz zuzendutako eskertzak hunkitu nau beraiek bezala. Oso detaile polita izan zen, euskaratuko dut: “Mundura ekarri ninduten . Zinez apalak dira eta bizitzako kontu txikiekin gozatzen irakatsi didate. Neke asko pairatu dituzte euren seme-alabek bizitzan aukerak izan zitzaten. Ez dakite ingelesez,… Read More »

Eroski merkeena (telefonia mugikorrean)

Tira, zerbaitetan irabazi behar zuen hemengo enpresa batek eta, une honetan, Hego Euskal Herrian telefonia mugikorreko kontraturik interesgarriena Eroski Movil-ek dauka bere Contigo tarifarekin: deiaren ezarpena doan eta minutuko 10 zentimo, edozein ordutan Espainiako edozein telefonotara. Esan daiteke bertakoa ere dugun Euskaltelen antitesia dela Eroski, ia publizitaterik egin gabe, tarifarik merkeena eskaintzen baitu Elorrioko operatzaile… Read More »

Itsasadarrean behera, Iñaki Uriarteren azalpenek lagunduta

Kaixo parrokianoak! Uztaila eta abuztuan offline egon da bitakora, lo. Ni ez, bestelako zereginetan ibili bainaiz eta, batez ere hala nahi izan dudalako, udako atsedena eman diot nire agerkari honi. Baina zerbait idatzi behar da hautsa astindu eta irailari ongi etorria emateko. Eta krisiaren eta itzuleraren hilabete postpotrojorril honetan sartu garenez gero, ondo dago gogoratzea… Read More »

1967ko Bertsolari Txapelketaren gaineko Pio Caro Barojaren dokumentala

Berriki TVEren artxiboetatik eskuratutako harribitxia eskaini digu ETBko Hitzetik Hortzera saioak. Pio Caro Baroja dokumentalistak zuzendua, bertsolaritzaren gaineko azalpen argigarri eta bikainak eskaintzen dizkigu, aspaldiagoko eta orduko bertsolariei buruzko hainbat daturekin batera. Bertan, zeharka bada ere, Xalbadorri ikusle batzuek botatako txistu famatuak ageri dira. Hemen duzue orain arte artxiboetan galduta egon den altxor dokumental hau… Read More »

Espainiera, besteak baino hobea omen

Mayor Orejak botatakoak ditugu hizpide egunotan. Ikusi ez dituenak hemen du bideoa: Bere birraitonak aitonari euskara debekatuz egin zion mesede eta, harena bezalako gogo irekiak dituen jendea behar dela euskarari dagokion tratua emateko. Hain gordina izan da debekuaren aldeko bere adierazpena, ezen Basagoiti alderdikideak leundu behar izan du. Baina bigarren zatia ekarri nahi dut. Mayor… Read More »