Kontuz katekista terroristekin

By | 2009/12/22

Barreari ezin eutsirik irakurri nuen titularra lehengo egunean: “El entorno de ETA utiliza grupos de catequesis para adoctrinar a jóvenes”. Haw, haw, haw, eta gu enteratu gabe. Inuzenteen eguna hamar egun aurreratu nahi izan duten edo albistea 40 urte traspapelatuta argitaratu barik geratuko ote zen galdetuko du baten batek, bai zera! Fundación de Victimas del Terrorismo delako elkarte batek egindako ikerketa sakonaren ondorioa ei da eta oihartzuna izan du ABC, Libertad Digital, El Diario Exterior eta El Economista bezalako komunikabide serioetan.

Kontua da 13 urterekin katekesitik betirako egotzi nindutenetik gauzak asko aldatu direla. Katekesia ez omen da lehen zen leku aspergarria; orain terrorismo eskolak dira. Klaro, aspaldi mezara joaten ez naizenez, ez dakit zer nolako giro militantea dagoen bertan. Tira, Confuciok esan zuenez, “Más vale buen humor que en los cojones un tumor”. (Bide batez, konparatu Meneameko iruzkinak Libertad Digitalen daudenekin. Aizue, azken abduzitu hauek telebista katea daukatela!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude