Category Archives: iritziak

Jose Luis Ugartemendia, Belauntzako errebelazioa

Lehengo ostegunean Kafe Antzokian izan genuen Kutsidazu Bidea Ixabel-en aurkezpenaren osteko jaian. Ezin izan nuen orduan filma ikusi, baina jende guztia poz-pozik zebilen. Han zeuden filmekoak, hainbat aktore eta bestelako gonbidatutak. Une batean gizon bat aurkeztu zidaten. Bere esku erraldoiak nirea estutzen zuen bitartean “Ixabelen aita” entzun nuen. Belauntzakoa zela esan zidan, eta liburuko aitaren… Read More »

Azaroaren 11n jaialdia BECen, 18/98 bidegabekeriari aurre egiteko

Gaur izan naiz 18/98+ lan taldeak azaroaren 11rako antolatzen ari den jaialdiaren aurkezpenean. BECen izango den jaialdi handi honetan musikaren bidez bildu nahi dute auzipetuekiko elkartasuna eta salaketa ahots askoren arteko adierazpen masiboa bilakatu. Elkartasuna adierazteaz gain, epaiketari aurre egiteko beharrezkoa duten laguntza ekonomikoa ere bildu nahi dute antolatzaileek. Horretarako Fermin Muguruzaren lankidetza dute, berak… Read More »

Deskontua Dreamhost hosting zerbitzuan

Duela urte eta erdi idatzi nuen hemen Dreamhost-en hosting merkea eta ona gomendatuz. Bada, bitarte honetan ez dut aparteko arazorik izan eta orokorrean balantzea erabat positiboa da momentuz. Ordura arte hainbat esperientzia txar sufrituta nengoen hosting zerbitzuekin eta horregatik gomendatu nuen aurkikuntza. Hainbat lagunek egin didate kasu orduz gero eta eskertzen diet, nire izena aipatuz… Read More »

Deslokalizazioa da multinazionalek hemendik alde egitea?

Gueñesen dagoen Reckitt Benckiser enpresaren fabrika kenduko dute, seguraski multinazionalak diru gehiago irabaziko duen beste leku barera eramateko. Etxeko garbiketarako produktuak egiten ditu enpresa honek mundu osoan, ez baitira hemengoak Woolite, Calgonit, Colon eta gainerakoak. Laster azaldu dira, Landabenen eta Gasteizko Mercedesen kasuetan bezala deslokalizazioa salatzen duten ahotsak. Jaurlaritzak deslocalización de libro iritzi dio multinazionalak… Read More »

Txozna Vs. Cayuco

Aste batzuk Txosnapean bizi ostean hartu dut une bat bitakorara bueltatu eta, txosnaren inguruan lerro batzuk idazteko. Lehengo egunean erdarazko blog batean irakurri nuen testu batek errealitate gordin bat ekarri zidan gogora: zein zaila den hedatutako akatsak zuzentzea. Duela 11 urte jakin nuen txosna idatzi behar zela eta ez txozna. Hala ere, nire eragin zirkulo… Read More »

Euskal weben ranking-ak: oker gabiltza berriro

Jakinmin naturala, alferreko obsesioa ala bestelako interesak? Ba ote dago sailkapen fidagarririk? Gure diskurtsoa norbaitek jasotzen duen jakin nahi izaten dugu web editoreok eta blogariok eta, egia esan, hedabide tradizionalen ondoan askoz errezagoa da Interneteko webgune bateko bisitarien gaineko datu zehatzak eskuratzea. Mezua heltzen den ikustea gauza bat da, baina besteekiko gure kokapenak gehiegi kezkatzen… Read More »

Espainiarren jokabidea, mundiala

Onartu behar dut ez zaidala futbola batere interesatzen. Munduko txapelketa hasi baino aste bi izan nuen mundialaren berri. Egunotan, hala ere, kezkatu nau jende askoren atxekimenduak Espainiako selekzioarekiko. Ez nabil Xabi Alonsori buruz, Bilboko kaleko jendeari buruz baino. Estraineko partida irabazi zuenean entzun nituen gool! batzuk eta bukaeran urruneko bolandera batzuk entzun nituen. Lehengoan ez… Read More »

Lou Reed Tolosan, “Orhipean” irakurtzen?

Kasualitateak, bai. Lou Reed aspalditik miresten dudan musikaria da, baina letragile-olerkari bikaina eta argazkilaria ere bada tipoa. Erakusketa egin du berriki honelako argazkiekin (kasualitatez, nik ere motibo berari egin nion behin argazki ez hain ikusgarria). Egunotan irakurtzen ari naiz oparitu didaten Atraviesa el fuego liburua, argazkikoa, berak bere letrekin osatua: letrak ingelesez eta gaztelaniara itzulita.… Read More »

Eramangarri berria: Mac barik PCa aukeratu dut oraingoan

Maczale sinestuna nintzen duela hamar urte. Komunikazioaren arloan lan eginez, autoedizioa, diseinua, segurtasuna… Faktore asko ziren Mac-eroak gutxiengo jaso horretako kide harro sentiarazten gintuztenak. Baina gauzak aldatuz joan dira denboraren podazuz eta aukera ez da lehen bezainbat argia niretzako. Eramangarri berria erosi behar eta, hainbat buelta eman ostean, azkenik PC bat aukeratu nuen duela hilabete.… Read More »

Orhipean ingelesez, gure burua munduan aurkezteko liburua

Egunotan liburu azoka dugu Bilbon eta haren inguruan egitarau interesgarria osatu dute antolatzaileek. Hala ere, Interneten ez dut ez egitaraua ez azokaren inguruko webgune ofizialik aurkitu. Pena da, baina nago liburu saltzaileek ez dutela oraindik barneratu egitaraua osatzeaz gain, sarean haren berri eman behar dela, editore gehienek, salbuespenak salbuespen, sarea ulertu ez duten bezala. Iragan… Read More »