Monthly Archives: apirila 2006

Txapelaren inguruan

Euskaldunon betiko ikurtzat hartua dugu txapela, gure izaerari eta irudiari erabat atxikia, baina egiazki ez ei da sortzez euskaldunona ezta betikoa ere. Xamarrek beti esaten du XIX. mendekoa dela, azkar hedatutako moda berria. Atzo ETBn txapelaren inguruko erreportaia interesgarria eman zuten, frantziar batzuek hemengo batzuekin batera egina. Txapela Biarnotik gurera pasa eta berehala hedatu zela… Read More »

Mexikarrik gabeko egun bat

Californian mexikar etorkinak bat-batean desagertuko balira zer nolako hondamena gertatuko litzatekeen irudikatu nahi zuen Un dia sin mexicanos filmeko zuzendari Sergio Arauk 2004an. Orain, bi urte geroago, film hartako hipotesia egiazko protesta bihurtzeko deia egin dute. Maiatzaren lehenean latinoen greba orokorra dago deituta AEBetan. Deialdiaren arabera egun horretan mexikoko etorkinek ez dute lanik egingo eta… Read More »

Su-etenaren eta Aste Santuaren kalte kolateralak

Tregua edo su-etena dugu, ETAk duela hogei egun aldarrikatua. Eta lehenengo ondorioa espainiarren inbasioa izan da. Bai, bakerako deia egin eta Espainiako tropa zibilek euren martxa berdea egin dute gurera. Lehen, basko biolentoen mamuarekin etortzeko adorerik ez zuten espainiarrak izan dira, Bilboko mapamundiak eskuan, hau kolonizatzera etorri diren lehenengoak. Esaterako, lehengoan Cayetana G.C. izeneko aktore… Read More »

eitb24 Vs. 2.0 sarea

Sarritan izan ohi da EITB euskaltzaleon hizpide, ETB1en programazio pobreagatik gehiegitan, beste hainbat konturengatik ere sarri. Berak autobonbo iragarkiak besterik egiten ez duen bitartean kritika asko egiten zaizkio prentsan, blogetan… Baina ez da elkarrizketarik sortzen eta feedback-a nekez heltzen den irudia nahiko barneratuta daukagu, tamalez. Sarean duen eitb24.com-ek ere jaso du kritikarik azkenaldion, dela estatistikak… Read More »

Blogak 2.0 jardunalditik

Duela urte batzuk Interneti buruzko topaketa batean lau euskaldun izango ginen -izan ohi ginen- 1.0 aroan. Ostegunean, berriz, euskaldun talde esanguratsua zegoen Deustuko Unibertsitatean, Blogak 2.0 jardunaldian. Euskaldunak 2.0 gara? Ez nintzateke horrelakorik esatera ausartuko. Hala ere, euskaldun mordoa ikusi nuen atzoko topaketan, babestuta sentitu nintzen, gazteak eta ez hain gazteak ordenagailuekin batzuk, PDArekin besteak…… Read More »