AC/DCrako sarreren odisea, atsekabea eta amorrua

By | 2008/11/27

Bilbon gaude, El Corte Inglesen ondoan. Inguru hurbilean daude sarrerak saltzekoak ziren hiru saltokiak: Corte Ingles, Fnac eta Ikatz denda.  Ehunka gaztek gaupasa egin dute hiru lekuon ondoan, Bizkaia osotik etorrita, sarrera eskuratzeko segurantzia izateko. Goizeko 10etan hasi omen da salmenta baina zerbait ez zebilen ondo, iladak ez zuen aurrera egiten…

Lagun batzuk izan ditut gau osoan zain, hotzak hilik, Corte Inglesen ondoko espaloian. Gauean eurek antolatu dute erreskada, zenbakiak banatu dituzte eta 42. lekua izanik sarrera lortzeko segurantzia. Ez da nekerik, ez da hotzik edo goserik. AC/DC ikusteagatik jasangarria zaie, For those about to rock… Bitartean, neu, bulegoko epelean hamarrak jotzean hasi naiz saiatzen: bi ordenagailu, bi sarbide ezberdinetatik eta bi nabigatzaile… Ezinezkoa. Salmenta telefonoetara etengabe deitzen, dena saturatuta.

Corte Inglesen dena oso motel zihoan eta, halako batean, sarrerak agortu direla iragarri dute seigarrena saldu orduko. Gozo jarri dira gaupaseroak, baita atzerago gehitu zaizkien beste ehunka lagun, hau onartezina dela eta erreklamazio orriak eskatzen… Ahotsa altxa orduko agertu dira beltzak, jendea desalojatzeko… Corte Ingleseko zazpigarren solairuan! Orain eguerdia da eta Ticktackticket webguneak dagoeneko sold out daudela dio, agortu direla sarrerak. Ez dago zereginik. Bizkaia osoan dozena batzuk baino ez direla saldu zabaldu da, gehienak Madrilen eta auskalo non saldu direla.

Jose Luis Bilbao jaunak bizkaitar guztion dirutik 3 milioi dolar baino gehiago ordaindu ditu, Madrildarren gozagarri.  Segurantzi ustea ustela bihurtu da. Gazteak haserre, inpotentziaz. “Eta orain zer?” diote. Jendea etxera doa, desalojatu dituzte. Oraindik ehunka gazte daude barruan eta espaloietan, ez dute etsi nahi baina ez dute ezer lortuko. Lotsagarria.

EGUNERAKETA (13:30): Fnacen 40 bat sarrera saldu omen dira. Arrasateko Ikatzen ere antzera, 8 sarrera saldu omen dituzte. ACDC taldearen webguneko fan club-etik azken orduan (eta 40 dolar gehiago ordainduta) sarrera bi eskuratu ahal izan ditugu baina kopuru hori ere berehala amaitu da.

3 thoughts on “AC/DCrako sarreren odisea, atsekabea eta amorrua

  1. Josumo

    Aupa Jabi, al pie de la noticia. jaja. Laburbilduta, hainbat faktorek salatzen dutenez, kontu hau diputapena antolatu dute. Egia esan niri hainbat galdera ta gogoeta ateratzen zaizkit historia honetatik:

    -Argi utzi dezatela nola funtzionatzen duen salmentak, hau da, ez da gauza bera sistema informatiko bakar baten bidez kopuru osoa saltzea edo sistema independienteak (fnac, ikatz, corte ingles, ticktackticket) eta bakoitzak kopuru bat edukitzea).

    -Jendeak ba daki zein den sistema hori? Horrela ebitatu ahal zuten gaua kalean alferrik pasatzea. Zure kopuru berberetik, nahiz eta zuk gaupasa eginda egon, beste batek hartu ahal badu etxetik Internetez, ez du zentzurik iladan egoteak.

    -Diputapenakoek hartu ote dute kopuru bat euren artean (funtzionario, politiko eta lagun) banatzeko? Interesgarria litzateke hori jakitea ze lotsabako klase jeta eta JELkiderekin tratatu behar dugun gure herrialdean. Argi esan dezatela, res publikoko kontua delako (bizkaitar danon dirua jarri dute) zenbat sarrera erreserbatu dituzten “eurentzat”.

    Nire proposamena: bizkaiko eta inguruko jendea joatea hobetsi nahi badugu, zergatik ez dute saltzen hasieran BBKko teleka makinetan (fisikoak)? Horretara bizkai osoko herrietako jendea joango litzateke eta garantizatu bertakook erosten dogula, (restrikzio berdinekin, hori bai, 2 sarrera bakoitzak, rebenta ebitatzeko). Sobratu badira, geroago interneten salgai jarri.

    -Konta dezatela, prentsaurrekoan BBKko ordezkaria egon bazen.. Zergatik gero ticktactiketen bidez saldu duten. seguru hor saltsa egon dela.

    Reply
  2. Mark

    Diputatu jaunak gazteon botoak lortu nahi bazituen ederra egin du. Bizkaiko punto fisiko guztiak batuta eta oso eskuzabalak izanda, ez da 300 sarrerara heldu. Diputapena, bai horixe.

    Reply
  3. pol-pol

    Sabotaje eder bat kontzertuko egunin adar jote honen kontra gauzaik justuena ixango litxake, danak jakin daixen zelako diputau rokeru dakauen. J.L.B. paetea! eta BBK-kukin ze? Hobeto Mugan, Umore Onan, Gure Txokon, Gasteizen, Izangoan eta abarretan salduko baleukie eta etekiñak rockan alde eitten daben lokalotan geatuko balitxakez. Lenako legin! Kauendios Sabiniok buru altzako baleu!

    Reply

Utzi erantzuna Josumo(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.