Panda antibirusa? Ez, eskerrik asko

By | 2007/10/10

Edo zergatik ordaindu programa txar bategatik (doako) aukera hobeak egonda?

Ordenagailu berria erostean asko erreparatzen diogu abiadurari: zenbat Megahertz, RAM, bira minutuko… Alde handia dago prezioan plaka xumea jarrita AMD Sempron (edo Intel Celeron) xumea dakarren makinaren eta azken prozesagailua dakarren pepinoaren artean (ez ordea hainbeste erabiltzaile gehienok egingo dugun erabilera emanda). Gauza bera plakarekin eta txartel grafikoarekin, ezta? PC City edo MediaMarkt-eko saltzaile maltzurrak abiadurari buruzko datuak ematen dizkigu eta, honetaz gehiegi ez dakigunez, dendatik 1.200 euro gastatuta aterako gara, Pixar estudioetan erabiltzeko moduko makina daukagula.

Saltzailearen abilidadeaz gain, hemen sarritan oharkabean pasatzen den faktore erabakigarria dago jokoan: erosten dugun makina erosten dugula, gerora ezarriko diogun antibirus softwareak erabakiko du noraino mugatu eta motelduko dugun makina horren ahalmena. Sistema eragileak ere baldintzatzen du (esaterako Windows Vistak makinaren memoria eta lan ahalmena XPk baino askoz gehiago jaten du), baina oraingoan antibirusari erreparatuko diogu.

Aukerarik txarrena irudikatzen jarrita, horrelako misil bati Panda Software ezartzea Ferrari bat erosi eta Seat 600 baten gurpilak ipintzea bezalakoa da nire iritziz. Hainbat antibirus probatuta nago eta hori da egiaztatu ahal izan dudana. Virus.gr webguneak egindako sailkapenean Panda 25. lekuan ageri zen, beste batzuk (tartean doako antibirusen bat) askoz hobeto ageri ziren bitartean.

Orduan zergatik erosten du Panda jendeak? Ezjakintasunagatik eta hemengoa delako, punto. Hemengoa izate horrekin nazkatu xamar nago, Euskaltelek bezala hemengo enpresa horiek eskatu bai, atxekimendua eskatzen digute, bandera (ez dakigu zein) harrotzen digute, baina abantailak ez dira inondik ere ikusten… Azkenean gure dual core indartsua kafetera bihurtzen da Panda atzealdean lanean ari delako, arazoak sortzen dira sareetara konektatzeko, hainbat programa erabiltzeko… Ez aipatzeagatik uneoro ageriko zaizkigun ohar intrusibo bezain alferrekoak.

…Eta gainera ederki kobratu egiten digute, bai, hemengoontzat abantaila handirik ez, beraz. Alternatibak badaude ere, ezagunenetako batzuk Panda bezain txarrak dira gutxienez: McAfee, Norton… Fuera! Azterketa gehienetan Kaspersky goian ageri da eta bere erabiltzaileak orokorrean oso pozik daude berarekin. Ez da asko nabaritzen, detekzio mailarik onenak ditu… Dudarik gabe dendetan daudenen artean onena da Kaspersky eta ordainduzkoen artean bera eta Nod32 omen dira onenak.

Doako aukerak hobeto
Baina doako alternatibak ere badaude. Esaterako, gezurra badirudi ere, oraintsu arte AOLk Kasperskyren doako bertsio bat banatzen zuen Active Virus Shield goiburupean. Hori da nik instalatuta daukadana eta, benetan, telebistako konpresa eta tanpoi miragarri horiek bezalakoa da: ez zara instalatuta daukazula konturatzen. Alabaina, Kasperskyrekiko tratua abuztuan hautsi eta McAfee bihurtu da orain AOLk ematen duena. Nahi duenak hor dauka McAfee ordaindu barik eskuratzea, firewall eta guzti.

Baina nik erregalatuta ere ez nuke McAfee erabiliko, beste alternatiba batzuk ere badirelako. Batzuek Antivir darabilte eta AVG beste hainbatek eta, orohar, iritzi onak irakurri ditut hauen gainean, doakoak direla kontutan hartuta. Hala ere, doako antibirusen artean nire aukera une honetan Avast! antibirusa da. Gaztelaniaz edo frantsesez instalatu dezakegu eta ez du makina gehiegi moteltzen. Aurrekoek bezala, eskatzen diguten bakarra e-posta helbide bat da (erregistroko gakoa bidaltzeko) eta, erabilera ez komertziala egingo dugula ziurtatzen badiegu, urtebeteko doako harpidetza izango dugu, eguneraketak-eta arazorik gabe eskuratuz.

Beraz, doako beste zenbait antibirus ere badiren arren (BitDefender ez zitzaidan batere gustatu), nik azken hiru aukera hauek hartuko nituzke kontutan (hirurak probatu ditut, baita aurretik aipatu ditudan guztiak ere). Hala ere, besteen esperientziak ere kontutan hartzekoak direnez, bakoitzak konta dezala berea. (Ohar bedi irakurlea Windows sistemaz ari garela, birusak garatzen diren ur zikinen inguruneaz alegia).莽

Buzzin in my head: Dancing in the moonlight (King Harvest)

12 thoughts on “Panda antibirusa? Ez, eskerrik asko

  1. xiber

    Nik AVG erabiltzen dot orain dala bi urtetik eta oso emaitza onak emon dostez. Pegarik ez, birusik ez, eta doan.

    Reply
  2. Gari

    Terribol! Ikaragarria!

    Eta gero esango duzu informatikaz ez dakizula, Jabi.

    Animo Windowsarekin! 馃檪

    Reply
  3. azpi

    Nik, nire ingurukoei, AVG istalatu izan diet azkenaldian, eta nahiko txukun dabil, egia esan. Avast hori probatu beharko dugu hurrengoan.

    Reply
  4. Jurgi

    Neuk AVAST erabiltzen dut, oso ona, egunero egunarazten da, eta lehen urtea pasa eta gero, berriro eskatzen dizu AVASTek erregistratzea, eta beste urte bat dohanik. Nik ia 3 urte AVAST erabiltzen daramat.

    Reply
  5. Jabi Zabala Post author

    Gari, eta egia da informatikaz oso gutxi dakidala, curriculumetan esaten den bezala “a nivel de usuario”, baina itsuen erresuman begibakarra errege denez, windows erabiltzen amaitu behar izan dut berriki, hainbat urtez Mac-eroa izan ostean (eromen hori ere pasatu zitzaidan, zorionez) eta lankideen ordenagailuetan probatuz antibirus horiek.

    Partekatu nahi dudan esperientzia, berriz, nire esperientzia zehatz bat da (niri gertatua) eta nire iritziak, beraz, subjetiboak, noski. Egongo ahal da Pandarekin gustora ibili denik eta dabilenik… Bejondeiola!

    Reply
  6. oier

    Panda, Norton eta horrelakoak sufritu ostean, orain gutxi lagun batek NOD32 instalatu zidan. Ostras, zelako diferentzia!! RAM-a laukoiztu izan banu bezala. Nik pentsatzen nuen ordenadora ya zaharkituta nuela, kafetera bihurtuta eta laster berria erostea pentsatzen hasi beharko nuela, eta hala, antibirusa aldatu eta inoiz baino abaila biziagoan ez dabil ba!! Antibirus madarikatuak zenbat atasko sufritu ditudan zuen kulpaz eta orain konturatzen naiz uste baino ordenagailu hobea dudala!!

    Reply
  7. Josu

    Ederra testua Jabi.

    Niri AVG deskubritu nabenean, benetan ona iruditu jatan, eta azken aldi honetan eskatzen deustanari hori aholkatzen deutsat. Avast! ez dut probatu eta probatzekoa emoten dau ez?

    Dana dala, orain bi urte Linuxera pasatu nintzen eta makinak berriak emoten dabe. Orain Ubuntu 7.10 itxaroten nago.

    Reply
  8. Gari

    Nik badut Windows partizio bat etxeko ordenagailuan, oso noizean behin erabiltzen dudana. Han ClamWin jarri nuen. GPL lizentziapean banatzen zelako. Haren inguruko iritzirik badu inork?

    Reply
  9. Jabi Zabala Post author

    ClamWin GPL lizentziako kode irekiko antibirusa da. Ideia oso ona da eta neuk ere probatu dut, baina ClamWinek ez du denbora errealeko babesik ematen. Soilik ordenagailua eskaneatzeko balio du, norberak agintzen dionean, baina ez du birusak exekutatzea eragozten.

    Reply
  10. Unai

    nik orain Avira erabiltzen dut, doainik da eta oso ondo dago. Nahi badezue hemen uzten dizuet antibirus onenen lista, eta ehuneko zenbat birus harrpatu zituen froga inda.
    Kaspersky versi贸n 6.0.0.303 – 99.62%
    Active Virus Shield by AOL versi贸n 6.0.0.299 – 99.62%
    F-Secure 2006 versi贸n 6.12.90 – 96.86%
    BitDefender Professional versi贸n 9 – 96.63%
    CyberScrub versi贸n 1.0 – 95.98%
    eScan versi贸n 8.0.671.1 – 95.82%
    BitDefender freeware versi贸n 8.0.202 – 95.57%
    BullGuard versi贸n 6.1 – 95.57%
    AntiVir Premium versi贸n 7.01.01.02 – 95.45%
    Nod32 versi贸n 2.51.30 – 95.14%
    AntiVir Classic versi贸n 7.01.01.02 – 94.26%
    ViruScape 2006 versi贸n 1.02.0935.0137 – 93.87%
    McAfee versi贸n 10.0.27 – 93.03%
    McAfee Enterprise versi贸n 8.0.0 – 91.76%
    F-Prot versi贸n 6.0.4.3 beta – 87.88%
    Avast Professional versi贸n 4.7.871 – 87.46%
    Avast freeware versi贸n 4.7.871 – 87.46%
    Dr. Web versi贸n 4.33.2 – 86.03%
    Norman versi贸n 5.90.23 – 85.65%
    F-Prot versi贸n 3.16f – 85.14%
    ArcaVir 2006 – 83.44%
    Norton Professional 2006 – 83.18%
    AVG Professional versi贸n 7.1.405 – 82.82%
    AVG freeware versi贸n 7.1.405 – 82.82%
    Panda 2007 versi贸n 2.00.01 – 82.23%
    Virus Chaser versi贸n 5.0a – 81.47%
    PC-Cillin 2006 versi贸n 14.10.1051 – 80.90%
    VBA32 versi贸n 3.11.0 – 79.12%
    ViRobot Expert versi贸n 4.0 – 76.22%
    UNA versi贸n 1.83 – 75.44%
    Rising AV versi贸n 18.41.30 – 73.60%
    Sophos Sweep versi贸n 6.0.2 – 69.48%
    Ikarus versi贸n 5.19 – 63.22%
    Antiy Ghostbusters versi贸n 5.1.3 – 61.55%
    Digital Patrol versi贸n 5.00.12 – 54.29%
    Vexira 2006 versi贸n 5.002.45 – 52.66%
    V3Pro 2004 versi贸n 6.1.1.2.640 – 52.38%
    Ewido Premium versi贸n 4.0.0.172 – 51.27%
    Ewido freeware versi贸n 4.0.0.172 – 51.27%
    ClamWin versi贸n 0.88.4 – 51.23%
    E-Trust versi贸n 7.2.0.0 – 50.36%
    ZoneAlarm with VET Antivirus versi贸n 6.5.722.000 – 44.65%
    A Squared Anti-Malware versi贸n 2.0 – 43.28%
    A Squared Free versi贸n 2.0 – 43.28%
    Zondex Guard versi贸n 5.4.2 – 41.73%
    Comodo versi贸n 1.0.0.4 – 41.02%
    Solo 4.0 versi贸n 3.1.0 – 40.83%
    Protector Plus versi贸n 7.2.H03 – 37.04%
    Quick Heal versi贸n 8.00 – 33.66%
    PC Door Guard versi贸n 4.2.0.35- 24.13%
    AntiTrojan Shield versi贸n 2.1.0.14 – 24.11%
    VirIT versi贸n 6.1.9 – 21.39%
    Trojan Hunter versi贸n 4.2.924 – 13.44%
    Trojan Remover versi贸n 6.5.1 – 8.00%
    Tauscan versi贸n 1.70.1414 – 7.70%
    The Cleaner versi贸n 4.2.4319 – 6.03%
    Hacker Eliminator versi贸n 1.2 – 1.70%
    Abacre versi贸n 1.4 – 0.00%

    Reply
  11. urko

    Kaixo,

    eskerrik asko informazioagatik! oso baliagarria iruditu zait.
    galderatxo bat:

    euskarazko antibirusik ba al da?

    euskaraz izateagatik ez ditu birus gehiago arrapatuko, ba帽a oraindik ez dut bakarra topatu eta ziurtatu nahi nuen…

    Eskerrik asko aldez aurretik

    Reply

Utzi erantzuna JJ(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude