An Inconvenient Truth, Al Goreren filma klima aldaketaren gainean

By | 2007/02/02

afitxaBost urtean behin klima aldaketaren zantzuak bilduz egiten duten txostena aurkeztu berri dute eta dagoeneko teoria baino erabat frogatuta dagoen kontua dugu. Gero eta beroago dago lurra. Iaz aurkeztutako An Inconvenient truth filma etorri zait burura, lehengo egunean ikusi bainuen. Gaztelaniaz Una verdad incómoda izendatu dute. Tipoaren autobonbo mitina da erdia, baina beste erdia egiazki modu argigarrian antolatutako dokumentala da. Datu piloa ematen du ikusleok klima aldaketaren presentziaz ohartu gaitezen.

Hona ekarriko dut trailerra (ingelesez) eta beherago YouTuben aurkitu dudan gaztelaniazko trailerra. Filmaren webgunea gaztelaniaz ere badago. Al Gorek filman bertan bloga aipatzen du. Merezi du filma ikusteak eta, nahi duenak eMuletik eskuratzea dauka. Hala ere, filmaren ostean geratzen zaizun beldur katastrofikoaren sentsazioa ez da batere lasaigarria.

One thought on “An Inconvenient Truth, Al Goreren filma klima aldaketaren gainean

  1. i eme

    Azken aldi hontan, danok larrituta gabiltz tema honen inguruan. Edozein lekutan entzun daiteke honi buruzko elkarrizketaren bat (lagun artean ere asko hitz egiten dugu). Baña, dudan jartzen det, gizakiok ezer egiteko gai gean honi buelta emateko… beranduegi agian.
    eMulea martxan jarri dut 😉

    Reply

Utzi erantzuna i eme(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.