Mexikarrik gabeko egun bat

By | 2006/04/24

Californian mexikar etorkinak bat-batean desagertuko balira zer nolako hondamena gertatuko litzatekeen irudikatu nahi zuen Un dia sin mexicanos filmeko zuzendari Sergio Arauk 2004an. Orain, bi urte geroago, film hartako hipotesia egiazko protesta bihurtzeko deia egin dute. Maiatzaren lehenean latinoen greba orokorra dago deituta AEBetan. Deialdiaren arabera egun horretan mexikoko etorkinek ez dute lanik egingo eta mexikoko biztanleek ez dute AEBetako inolako produkiturik erosiko. Iragarpen guztien arabera, eta Arauren film hartan ere, etxeak garbitzen, uztak biltzen eta lanik zikinenak egiten dituztenak etorkinak dira. Asko ilegal moduan dabiltza, eskubiderik gabe gehienak. Baina AEBetako gobernuak dena ukatzen die eta horregatik euren haserrea adierazten ari dira azkenaldion manifestazioen bidez. Ea jendeak nola erantzuten dion deialdiari… Momentuz, filmaren eskaerak biderkatu dira eta lagun asko ari dira sarean deskargatzen.

2 thoughts on “Mexikarrik gabeko egun bat

  1. patxi lurra

    Interesgarria, ez neukan honen barririk. Ea bideoklubean badeukien.

    Egun bat magrebtar barik, ekuatorear barik,… Euskal Urian, zelakoa izango zan?

    Reply
  2. Xabi

    Oraindik Euskal Herrian oso etorkin gutxi daude hauek Kaliforniatik ihes egiteak suposatuko lukeen kaosa gertatzeko.
    Egia esan, benetan harritzekoa da batzuei entzutea gurean “etorkin gehiegi” daudela entzutea. Hauek benetan ikusi al dute etorkin asko dituen herririk?

    Gainera, etorkintzat identifikatzen ditugun askok dagoeneko espainiar nazionalitatea dute, beraz guk haina eskubide eta eginbehar dituzte.

    Bide batez, E-Mule-tik jeisteko filme honen E-Link-a norbaitek ba al du?

    Reply

Utzi erantzuna Xabi(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.