Galdera: Bilbon ez dela euskararik entzuten?

By | 2006/03/01

Islak eta itzalak 2Bilbon euskararik entzuten ez den irudia egon da azken mendean bertako batzuen baina, batez ere, botxotik kanpoko euskaldun askoren buruan. Bilbon ibilita gauden euskaldun askori inoiz zera gertatu zaigula uste dut: euskaldun bikotea ikusi dugu, euren artean euskaraz, erdi-galduta dabiltzala helbideren baten bila. Zure burua eskaini eta erdaraz mintzo zaizkizu. Erantzuna, berriz, euskaraz eman diezu eta orduan harridura eta poza. “Ene! Majo iten dozu euskeraz, barriz”. Aintzinatik botxora jaistea erdararen erresumara igarotzea izan da euskaldunarentzat eta euskara, lotsatuta, zirkulo murritz batzuetan geratzen zen, ez zezaten euskaraduna aldeano ezjakintzat jo.

Euskal Hirian bai, egun euskara entzuten da kalean… Atzo lagun eta lankide dudan batek oso anekdota polita kontatu zidan, lehengoan berari gertatua: Indautxuko metro geltokiaren ahora hurreratzen ari zela neska itsu bat bere norabide berean zetorrela ikusi zuen. Bere ikusmena eskaini zion, besotik oratuta, eta hark onartu…

Barneratzean, eskilarekin kontuz ibiltzeko esan zion lagunak, gaztelaniaz, ten cuidado aqui edo horrelako zeozer. Beste hitz batzuk esan zituen eta nasara heltzean itsuak zera galdetu zion, agurtzearekin batera: “Oye, perdona, pero tu eres de la radio, verdad? Tu voz me suena“. Eta lankideak “bai, irratian egiten dut lan, irratia entzuten duzu?” erantzun zion. Eta neskak, ikasten ari denaren euskara basikoarekin baietz, euskaltegira dabilela eta hau eta beste kontatu zion…

Lankide hori Xabier Monasterio da, Bilbo Hiria irratiko gure lankidea. Eta berari, Mieltxori, Isabeli eta Apolori esker egunero entzuten da euskara Bilboko kaleetan. Beste asko kalean egunero-egunero ari diren bezalaxe ari dira eurak ere, irrati uhinen bidez, Bilbon euskararik entzuten ez den topiko tonto hori.

2 thoughts on “Galdera: Bilbon ez dela euskararik entzuten?

  1. newton

    Bilbora ikastera etorri nintzenean Euskaraz eskatu nuen erositako lehen boligrafoa … eta erdaraz eskatu behar izan nuen Boligrafoa lortzeko.
    Hala ere, ostegun gauetan euskara zertxobait gehiago entzuten da … pena kaleetan ez asko entzutea, baina beno guk behintzat euskaraz jarraituko dugu ezta?

    Reply
  2. Pingback: gaztelumendi.org ((i))

Utzi erantzuna newton(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude