Klandestinoak Metro Bilbaon

By | 2005/12/13

bakiotikEz dut inoiz ulertu Bilboko Metroaren barruan argazkiak egitea debekatzen duen arau hori. Segurtasuna? Zerbait atera nahi duenak berdin aterako du eta metroa milioika argazkitan dago aterata. Bizkaitar guztion diruarekin egin dutela kontutan hartuta, zergatik ezin diogu argazkirik atera? Imaginatzen duzu Guggenheim-i argazkiak ateratzea galerazita egotea? Logikoki, zenbat eta turistek argazki gehiago egin, propaganda gehiago izango da Bilborentzat eta metroarentzat. Agian jendeak honelako argazkiak egitea galeraztea da debekuaren helburua. Bai, tren bat graffitiz margotuta Bilboko Matrix metro orbangean.

Flickr-en bada pool edo talde bat, Metro Bilbao izenekoa, jendeak Bilboko Metroan eginiko argazkiak, legalak zein ilegalak, bertan eskegitzeko.

Metro BilbaoOrain Julio Ibarra hasiko omen da Metroko komunikazio bulegoko buru moduan (ez zenekitela? Bada, hamaika mila aldiz entzun behar izan dugu albistea EITBko medioetan). Beraz, aurrerantzean hari eskatu beharko dio baimena metroan argazkirik egin nahi duenak. Agian berak aldatuko du arau absurdo hori, zuek uste duzue? Eta bide batez etzatea galerazten duena, eta jatea debekatzen duena, komunak ipiniko dituzte geltokietan, metrocop zatar horiek kendu… Imaginatu.

Adibide moduan, Tenebrisen beste argazki honetan bi arau hausten dira, argazkiak egitea eta etzanda egotea galerazita baitaude.

9 thoughts on “Klandestinoak Metro Bilbaon

  1. Luistxo

    Guggenheimen argazkiak libre? kanpotik izango da, ze barruan debekatua dago. Richard Serraren altzairua, denok pagatutakoa (ez digute esan nahi zenbat), ezin duzu harrapatu kameraz. Hau egin eta zaindariak datozkizu gainera.

    Reply
  2. Xabi

    Badela metroa margotzeko garaia? Hiru grafitietatik gora jasatzen ditu Bilboko Metroak egunero! Eta hauek ezabatzen gastatzen den dirutza eta ur kopurua ikusita, hobe lukete grafiti bakar bat ere ez egitea.

    Gaiari eutsiz, argazkilaritza eta trenbide zaletua naiz, eta benetan lotsagarria eta jasanezina egiten zait argazkiak ezin ateratzearen lege hau. “Segurtasun arrazoiak” direla eta, Metro Bilbao, FEVE, edo RENFE-en ezin argazkiak atera! Donostiako geltokian esaterako, segurtasun zaindariek geltokitik bota ninduten geltokiari argazkiak ateratzeagatik.

    Euskotren-en esaterako argazkiak arazorik gabe atera daitezke. Eta hor, nere ustetan tamalez, bai egiten dituztela grafiti pilo bat.

    Reply
  3. mitxel

    Ba, dagoeneko Julio Ibarrak kendu du metroan argazkiak egiteko debekua

    Reply
  4. Pingback: Está prohibido hacer fotos en el metro de Bilbao… pero Internet está llena de ellas

  5. Pingback: sarean.com » Sarean-en eta blogarion eraginaz

  6. Pingback: La presión en Internet lleva a Metro Bilbao a levantar la prohibición de hacer fotos

  7. Pingback: dalequetepego » Blog Archive » Levantan las prohibición de sacar fotos en el metro de Bilbao

Utzi erantzuna mitxel(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude