Spamez betea

By | 2005/07/16

Oporretan astebete eman ostean ostegunean jarri nintzen atzera pantaila aurrean. Ustekabe eta atsekabea hartu dut ikustean nire sarean hau comment spam-ez beteta. Iruzkinetako spam-a azkenaldiko izurriteetakoa da eta, MT-Blacklist-ekin babestua nengoela uste nuen arren, zerbaitek ez du ondo funtzionatzen software horretan edo desaktibatu didate aluok! Total, sartu dizkidaten 2800 inguru zabor-iruzkin kentzeko zerbait pentsatu beharko dut. Movable Type-tik WordPressera aldatzea pentsatu dut baina orain ez daukat horretan jartzeko gogorik. Onena MT bera eguneratzea izango da, iruzkinetako spam-aren aurkako konponbidea ei dakar-eta. Ikusiko dugu. Momentuz, iruzkinak egiteko aukera itxi dut (edo hala uste dut behintzat).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.