Zeren bila dator jendea

By | 2004/09/13

Gaur Sustatun agertu da badagoela webgune bat, quebuscasque izenekoa, jendeak Googlen egiten dituen bilaketa bitxiak batzen dituena. Bada, webgune gehienetan bezala, bilatzaile bidez sarean.com honetan agertzen direnak ere oso gauza bitxien bila dabiltza, bisitarien %89 bilatzaile batetik igaro gabe zuzenean sartzen diren arren. Gako-hitzen top ten-a egin dut eta hauek izan dira 2004ko lehen sei hilabeteetan jendea sarean.com-era bideratu duten hitzik bilatuenak:

sektak, heriotz zigorra, anje duhalde, sex men, euskal liburuak, hasiberriak, klasizismoa, ruper ordorika, komikiak eta ume gaiztoak.

Baina hitz batzuk beti sailkapen horretan mantentzen diren arren, hilabete batetik bestera aldatzen dira haietako asko. Adibidez, iraileko lehenengo egun hauetako hitz eta hitz sortarik bilatuenak, hurrenez hurren, hauexek izan dira: www.sexu.com, sexmen, hondarribiko jaiak, euskal liburuak, futura 2000, lan bila, sexu.com, abestien letrak, herri norte eta elektrotuna.

Bilaketen %51,6 google.es-etik datoz. Ondoren yahoo.com (%14.9), google.com (%9,7), msn.com (%6,6) eta google.fr (%3,5) datoz. Bistan da hegoaldeko jende gehienak google.es erabiltzen duela, Googlek hala egitera bideratuta, nahiz eta aipatu genuen prozedura bat egon badagoen google.com-ekin jarraitzeko.

2 thoughts on “Zeren bila dator jendea

  1. Mifune

    Web hori zaharra da bainan, dena den, ni egunero txunditzen naiz gai honekin. Ene “server”-en azaldutako bilaketak (ene erdarazko bitakoratan), benetan surrealistak dira. 😀

    Reply

Utzi erantzuna Mifune(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.