Eztabaidaguneak, sareko aitzindariak

By | 2004/03/21

Sareko eztabaidaguneak edo foroak edozein gairi buruzko iritziak emateko, galderak egiteko eta dagoeneko beste batzuek gai baten inguruan idatzitakoak irakurtzeko lekuak dira. Gure zalantzak argitzeko, bikotekidea edo lagunak aurkitzeko, edozein zaletasun arraroko beste zoro batzuk topatzeko edo, besterik gabe, gairik bitxienen inguruan sutsuki jarduteko lekuak dira eztabaidaguneak.

Funtsean, ohar-taula modukoak dira eztabaidaguneak, bakoitza gai baten inguruan eratua. Bertan zure mezua jarri eta taldera konektatzen diren beste internautek, mezuaren goiburua interesatu bazaie, irakurriko dute. Erantzuna emango diote orduan, zure iritzi edo galderari, eztabaida hasiz. Eztabaidaguneetan idatzitako mezu batzuek ez dute erantzunik jasoko, baina beste batzuetan thread-a edo haria luzatuko da eta erantzunei erantzunak agertuko dira, gaia nahastuz edo desbideratuz edo irainetan jausiz… Hari bat noiz eta nola hasten den jakin daiteke baina ez noiz edo nola bukatuko den.

Aldi bereko chat berriketa, bat-bateko mezularitza sistemak eta posta elektronikoa komunikazio sistema azkarragoak dira, mezuak eta erantzunak berehala bidali baitaitezke. Baina horrelako baliabideen bidez soilik aurretik ezagutzen ditugunekin jar gaitezke kontaktuan edo une jakin batean konektatuta daudenekin. Galdera tekniko zehatzari erantzuna emateko, berriz, eztabaidaguneak dira aproposagoak, erantzuna akaso berandutuko den arren, jasotzea interesatzen zaigun lagun multzo berezituak jasoko baitu mezua.

Posta elektronikoarekin batera, sareko baliabiderik zaharrena dira eztabaidaguneak, baina ez dira beti egun ezagutzen ditugunen modukoak izan. Berri taldeak eta BBSak dira egun nabigatzailearen bidez erabil daitezkeen eztabaidaguneen aurrekariak. Web nabigazioa baino zaharragoak dira newsgroups edo berri taldeak, Netscape agertu aurretik erabiltzen ziren eta egun ere bizirik diraute, internauta berri askok ezagutzen ez baditu ere. Berri taldeak irakurtzeko programa berezi bat erabili behar da, postaren kasuan bezala, konfigurazio datuak sartuz. Outlook edo Mozilla programek badute berri taldeak ikuskatzeko ahalmena baina oso jende gutxik erabiltzen ditu horrela. Usenet-eko berri

BBS edo Bulletin Board System delakoak ere eztabaidaguneen aurrekariak dira, egungo Internet baino zaharragoak dira eta funtsean ez dute sarearen beharrik. Ordenagailu batek zerbitzariarena egiten du, bertan gordetzen baitira mezuak, gaika sailkatuta, eta mezu bakoitzak jaso dituen erantzunak. Aurretik baimena duten erabiltzaileak konektatzen dira ondoren, mezuen goiburuak jaso eta interesatzen zaizkien mezuak irakurriz edo erantzunak bidaliz. Internet bidez egin ohi da hori egun, baina lehenago telefono bidez sartzen ziren erabiltzaileak BBSetara, ordenagailu hori modem batera konektaturik egoten baitzen.

Baina egungo joera da dena nabigatzailearen bidez egin ahal izateko egokitzea. Duela urte batzuk Dejanews sortu zen, nabigatzailearen bidez berri taldeetan esku hartzea eta mezuak irakurtzea ahalbidetzen zuen zerbitzu arrakastatsua. Duela hiru urte Googlek Deja.com erosi zuen eta egun groups.google.com helbidean aurkituko dugu Usenet-eko berri taldeetara sartzeko modua. Googlek bere eskuetan dauka, halaber, Usenet-eko artxibategia ia oso-osorik, edozein gai bilatzeko gordailu paregabea eta azken urteotako Interneten bilakaera erakusten duen altxorra, milioika mezuk osatua.

Zerbitzu guztiak nabigatzailearen bidez erabili ahal izateko joera horretan posta elektronikoa ere sartu behar dugu. Hotmail bezalako zerbitzuak sortu ziren arte ezinbestekoa zen postarako programa erabiltzea. Egun, Outlook Express, Eudora edo horrelako programarik erabili beharrik ez dago posta elektronikoa erabiltzeko, web nabigatzailea edukitzea nahikoa baita. Chat berriketa ere egun Explorer edo Mozillarekin nabigatzen ari garela egin dezakegu arazorik gabe. IRC programek ahalmen gehiago dituzte baina erabiltzeko zailak dira eta ikasteko ordu batzuk sartu beharko ditugu mIRC bezalako programa bat menperatzeko.

Hibridazio edo nahasketarako joera honetan bat-bateko mezularitza aipatu behar dugu, azken urteotan modan jarri baita e-postaren eta chat-aren arteko nahasketa den hau. Honetan ICQ programa izan zen aitzindaria, baina egun Microsoft Messenger dugu nagusi, Yahoo Messenger eta beste batzuk ere badiren arren. Sare sozialetako zerbitzuek ere eztabaidaguneen ezaugarri batzuk berriketaren, webguneen eta posta elektronikien ezaugarriekin konbinatzen dituzte. Yahoogroups zerbitzua ere nabigatzailearen bidez erabil daiteke, baina e-posta bidezko banaketa zerrendak dira berez.

Web nabigazioa erabiliz era guztietako eztabaidaguneak aurki ditzakegu. Gehienak irekiak dira baina eztabaidagune itxiak ere izan daitezke, erabiltzaile multzo jakin batentzat soilik. Enpresa edo talde politiko baten barruko kontuez jarduteko horrelako topagune murriztuak erabil daitezke, baina bilera bat bezain sekretupekoak ez dira inoiz izango, ez baitakigu beste kideon pantaila beste norbaitek ikusiko duen edo informazioa zabalduko duen. Askotan post bat, mezu edo erantzun bat bertan jartzeko, eztabaidaguneari ostatu ematen dion zerbitzuan alta ematea eskatzen dute, besteetan ez, mezu izenbakoak ere bidaltzea ahalbidetzen dute.

Nork bere eztabaidagunea sortzeko zerbitzuak eta tresnak ere badaude. Publizitatez babestutako zerbitzu komertzialak doakoak izaten dira, erabilterrazak dira eta konfiguratzeko ez digute jakintza tekniko handirik eskatuko. Ezboard dugu zerbitzu horietan ezagunenetarikoa eta bertan Euskadi Gaztea eta Radio Euskadi irratiek eztabaidaguneak dituzte. Irratsaio bakoitzak bere atala du eta irratian askotan aipatzen dituzte entzuleek bertan emandako iritziak. Atarramendua ateratzen diete, beraz, irratian feedback-ari bidea emateko. Horrelako bat sor dezakegu geuk ere edo, ausartuz gero, gure zerbitzarietan horrelako sistema bat instalatu dezakegu, Euskal Musika eztabaidaguneak erabiltzen duen PHPBB software librea kasu.

Arauak eta netiketa garrantzitsuak dira horrelako taldeetan jarduteko eta hemen ingelesezko hitzak erabiltzen dira barra-barra. Esaterako, offtopic bat dugu eztabaidagunearen gaiari ez dagokion mezua. Agian idatzi duena galdu xamar dabil eta ez da konturatu, baina agian nahita egin du spammer bat delako, alegia, bere mezua ahalik eta lagun gehienengana helaraztea helburu bakarra duelako. Agian troll batek idatzi du hori, jendea haserretzea eta erantzunak eragitea beste helbururik ez duen molestatzailea. Orduan gerta daiteke flame war edo irainen gerra bat hastea. Mezuak irakurri baizik egiten ez dutenei lurker esaten zaie, eztabaidetan hitza hartzen ez dutenei.

Eztabaidagune batzuk
viajeseroski.com
imbecil.com
Berri taldeetan
soc.culture.basque
alt.culture.euskalherria

LABURRAK

BRN zentsuratua
Justo de la Cueva soziologoak 1998an sarean ezarri zuen Basque Red Net webgunea bere zerbitzarietatik ezabatu du ostatua ematen zion kanadiar hornitzaileak. Martxoaren 16an hornitzaileak bidalitako mezuan Kanadako gobernuak “Basque Red talde terrorista moduan” sailkatuta duela eta ostatu ezin ziola ematen jarraitu adierazi zion de la Cuevari. Honek berriz, webguneak sekula poliziaren edo epaitegien zitaziorik edo ebazpenik izan ez duela eta erabat legala dela erantzun zien harrituta. Lerro hauek idazteko unean ezinezkoa zen BRN webgunera sartzea.

Zaldi ero eta Linterna Gorria
Bihotz Bakartien Kluba izeneko literaturazale taldeak Linterna Gorria aldizkari digitala sortu du sarean. Manifestua, editoriala, elkarrizketak, narrazioak, poesiak eta literatura laborategia topatuko ditugu bertan. Literaturari buruzkoa da, halaber, Miguel Angel Elustondo argazkilariak eginiko argazkiak erakusten dituen webgunea. Idazleen erretratuak dira Zaldi Ero ezizeneko argazkilari honek bertan bildutakoak. Gehienak euskal idazleen argazkiak dira baina tartean badira atzerritar batzuenak eta bestelako artistenak ere. Aurkibidean alfabetikoki ordenatuta ageri dira idazleak, abizenaren arabera, eta hildakoen kasuan.

Lau egun Interneten
Internetek hartu duen garrantziaren neurria eman digute iragan asteko gertaerek. Osteguneko atentatuarekin hasita, igande gauera arte sarea izan zen informazio librearen gunea. Egunkarien webguneek inoiz baino bisitari gehiago jaso zituzten ostegunean, atentatuaren inguruko informazio berriak ezagutzeko irrikitan baitziren internautak. Igande gauean, berriz, telebistek ere sarea erabili zuten Espainiako hauteskundeen emaitzak jakiteko biderik azkarrena baitzen. Zurrumurruak ere zabaldu dira sarean egunotan, Pedro Almodovarrek estatu kolpe baten inguruan zabaldutakoa kasu. Gainera, Espainiako lehendabiziko flashmob edo elkarretaratze dei arrakastatsua izan zen larunbat gauean PPren egoitzen aurrean protesta egiteko SMS eta posta elektroniko bidez deitutakoa.

4 thoughts on “Eztabaidaguneak, sareko aitzindariak

  1. Josu

    Ba metrobilbao.com orain metrok dauka baina han ez dago eztabaidagunerik. Inork ezin du iritzirik eman eta kejak jarri. Egin beharko da kejak eta jartzeko lekuren bat, ze egon badaude kejak.

    Reply
  2. KATIUSKA

    POLITA IRUDITZEN ZAIT OIHANE, OSO NESKA EDERRA JATORRA ZEIN MAITAGARIA DA. OIHANE TESTU HAU IRAKURTZEN BADUZU JAKIN EZAZU IKARAGARRI MAITE ZAITUDALA ZUTAZ MAITEMINDURIK NAGO………………

    Reply
  3. KATIUSKA

    EPA!lehengo berdina naiz,eta zera argitu nahi nuen.Lehen aipatu dudan Oihane hori ez da inola ere ez sugandila itxura duen eta flekillo itxusi bat duen Oihane hori.EZ ,SENTITZEN DUT BAINA NIK EZ NUKE INOLA ERE EZ ZU BEZALAKO ANIMALI ITSUSI BAT MAITATUKO!JOAN ZAITEZ OSITA BATEN BILA TA UTZ NAZAZU PAKEAN!ah!eta beste gauzatxo bat.Irati,ez zaitut inoiz ahaztuko!AMZ!

    Reply
  4. IRATI OIHANERENTZAT RATATXO

    Irati izeneko neska naiz, aurreko mezua irakurtzean oso identifikatua sentitu naiz, ni ere oihane izeneko neska panpox batez maitemindurik nago, ez dakit zer egin berak deus ez baitaki baina gaurkoan ausardiaz beti eta orrialde onen bitartez esango diot.OIHANE BEHAR ZAITUT , MAITE ZAITUT EGUNERO ZU IKUSTEAN PENAK AZTU ETA BIZITZEKO GOGOEKIN JARTZEN ZAIT BIHOTZA.

    Reply

Utzi erantzuna KATIUSKA(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude