Spam teknikak etxeko atarian

By | 2009/04/07

Riiing -kaleko txirrinak jo du.
-Bai?
-Correo comercial, ¿me abres?
Atarira jaitsi eta Telepizzako panfletoak ziren…

Jendea engainatzeko teknika txikiak, dira. Dena eufemismoekin izendatzen den aroan panfleto banatzaileak ere postari komertzialak ei dira. Hirian bizi naizenetik jakin dut spam-a ez dela Internetekoa bakarrik, hura baino zaharragoa ere baita etxerik etxeko paperezkoa. Eufemismoez gain, gezur txikiak ere botatzen dituzte batzuek. Aurreko batean “La revista de Ikea” erantzun zidan batek, atea zabal nezan. Zaharrentzako audifonoen publizitatea zen.

Beste batzuetan, “propaganda” erantzuten dutenean, gogoa ematen dit galdetzeko zein alderdi edo ideologiarena den, banatzaileak tontoa naizela pentsatuko duela jakin arren. Izan ere, ez dira bakarrak propaganda eta publizitate komertziala nahasten. Azken finean, filosofatzen hasten bagara (philosophia baino obia, oilo zopia) ezberdintzen zailak direla ikusiko dugu. Telebista piztea baino ez dago Berlusconirena publizitatea eta McDonalds-ena propaganda dela konturatzeko.

Baina badago teknikak findu barik atari-firewall azpiko zirrikituan panfletobombing-a egiteko segurtasun zuloa topatzen duenik ere. Atarian MediaMarkt-eko zaborra batzen gerria bihurritu ostean aurkitu nuen in fraganti morroi handia, zenbaki batzuk harago bere spam-a ate azpitik askatzen. Bronka botatzen nion bitartean konturatu nintzen atzeratua zela eta azkenean nire buruarekin ere txarto sentitu nintzen. Nola borrokatu orduan spam honen kontra? Bada, atzo ataria enpapelatu zidaten Pizzón Pizza enpresako lagunei egitea bururatu zaidana, egin didaten bera egitea eurei ere: bertara joan eta “jatetxe” atariaren barruan dozenaka panfleto askatzea. Noski, beste marka batekoak, ikus dezaten spamari ere Talion legea ezarri dakiokeela. Aiba pizza, ma non pizza di mangiare

One thought on “Spam teknikak etxeko atarian

Utzi erantzuna Gari(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude