Category Archives: sarean

Sarean-en titularrak zure webgunean

Gure bitakoraren edukiak sindikagarriak badira, bada gure titularrak inoren webgunean txertatzeko modu asko. Azken finean, titularrak txertatu nahi duenak HTML kode zati txiki bat itsatsi beharko du titularrak agertzea nahi duen lekuan.

Niri buruz

Jabi Zabala dut izena. Niri buruzko azalpenak orrialde honetan aurkituko dituzu.

Webguneen kudeaketarako beharrak: aukerak eta mugak

Azaroaren 28 eta 29an Topaguneak jardunaldiak antolatu zituen Zamudioko Teknologia Parkean. Komunikazioaren hainbat arlotako gogoetak bildu ziren bertan, besteak beste, neuk prestatutako komunikazio hau. “Webguneen kudeaketarako beharrak: aukerak eta mugak” herri komunikabide baten ikuspuntutik sareak ematen dituen aukerak gainetik aztertu ditut.

sarean.com, Buber sarietarako hautagai

Bozketak zabalik daude Buber sarietan euskarazko webgunerik onena aukeratzeko. Webgune hau “Interneten euskararen garapenaren alde lanik gehien egin duen web gunea” aukeratua izateko hautagaien artean dago. Bozkatu nahi baduzu, sakatu HEMEN eta eman zure botoa.

Honi buruz

Hau nire webgunea da. Ekimen pertsonala da sarean.com, hau egiteagatik ez dut dirulaguntzarik edo ordainsaririk jasotzen (gastu eta lan guztiak nire kontu), nahi dudalako egiten dut eta nahi dudan bitartean egingo dut. Jabi Zabala dut izena. Kazetaria naiz, web guneen editorea eta argazkilari amateurra. Nire interes gune nagusia komunikazioa da, bere adierazpen guztietan. Interneten eta… Read More »