Category Archives: bideoak

Disonancias-i buruzko dokumentala

Artisten irudimena eta ekimena enpresetara eramateko ekimena da Disonancias. Urte hasieran bertako koordinatzaile Arantxa Mendiharati elkarrizketa egin genion irratia.com-en eta berak azaldu zizkigun ekimenaren nondik-norakoak. Bada, deialdia egin berri dute, zerbait proposatu nahi duten artistek aurtengo Disonancias ekimenean esku hartzeko. Euskal Herriko 9 enpresa eta ikerketa gunetan ikerketa proiektuak garatuko dituzte aukeratutakoek. Itxaso Diaz bizkaitarrak… Read More »

Google boteretsuari buruzko bideo dokumentala

Lehengoan Googleri buruzko dokumental interesgarria eman zuten Mundo.hoy saioan. Badira Googleri buruzko bestelako erreportaiak, bertan lan egiten dutenen gainean (bideoak) edo bertako bizimoduaren (El Pais) inguruan. Ohi bezala, dokumental interesgarria da. Bertan Vint Cerf eta Googleko jendea agertzen da, baita Googlerekiko kritikoak direnak, Archive.org-eko Brewster Kahle eta beste hainbat. Googlek sareko edukiak nola indexatzen dituen,… Read More »

Natura blog interesgarria: Tantaka-tantaka

Lehengoan Antton Alberdiren mezua jaso nuen euskalnatura.net eta haren barruan dagoen Tantaka-tantaka bloga ezagutzeko gonbidapenarekin. Bereziki interesgarria bertan jarri duen bideoa. Afrikako Kruger parkean filmatutakoa da eta bertan, txiripaz, bizitzako kontakizun lazgarri eta bitxia harrapatu zuen bisitari batek bere kamerarekin. Ez dizuet gehiago kontatuko, bisita ezazue bloga eta bertan aurkituko duzue bideoa. Buzzin in my… Read More »

Flash bideoa probatzen: Second Liferi buruzko erreportaia

Lehengoan elkarrizketa egin genion irratia.com-en Ana Courier avatar-ari, bere bigarren bizitzako ibileren inguruan. Bada, igandean bertan beti interesgarria izaten den Mundo.hoy saioan Second Life izan zuten hizpide. Nik USB bidezko TDT deskodetzaile erosi berriak nola grabatzen duen probatu eta gero, esperimentua egin dut flash videora pasatzeko eta hemen duzue emaitza. Gigabyte bateko bideoa Riva FLV… Read More »

Steve Jobsen berbaldi hunkigarria

Harrituta utzi nau. Aspalditik mac erabiltzaileak garenok (eta aspaldi mac-eroak ginenok), Steve Jobs-en figura ezagutzen dugu, Macintosh-en Think different pentsamoldearen bultzagilea. Urte askoan Gates Goliath-aren aurka borrokatu den David interesgarriagoa, alternatiboagoa, inteligenteagoa, cool-agoa… Berak sortutako Apple konpainiatik bota zuten eta handik urte batzutara berriro bueltatu zen (ikus duela 10 urteko erreportaia), iMac-a besapean, sorkuntzaz eta… Read More »

En el hoyo, DF erraldoiaren inguruko dokumental interesgarria

Eskertzekoa da oraindik Multicines eta Renoir bezalako zine areto independienteak egotea Bilbon, Athletic-en partidagatik arduratzen ez garenon gozagarri. Igandean El Violin ikusteko ustearekin parajetu nintzen Bilboko multietara, baina 20:00etako emanaldian ez zuten ematen. Segundu batzuetan erabaki eta En el hoyo ikustera sartu nintzen. Ez nintzen damutu. Trailerra webgune ofizialean ikus daiteke, baita Youtuben ere: Mexikon… Read More »

Heroi mozkorraren bideoa

Batzuetan kamarak heroiaren magia guztia deusezten du… “Neskato madarikatua, sar ezazu kamara hori %$·”&tik” egongo da pentsatzen gure David fantastikoa. Sekula ordu txikitan kristolako atxurrarekin hozkailua asaltatu ez duenak bota beza lehen harria…

Ruper eta Piris bikote bikaina

Ederra, gozagarria iruditu zitzaidan barikuan Bilbon Ruper Ordorikak eskainitako emanaldia. Memoriaren mapan diskoaren zuzeneko emanaldiak formato xume eta akustikoan, mugalariekin baino, Jon Piris kontrabaxu jotzailearen laguntza hutsarekin egiten ari da oñatiarra. Duela pare bat urte egin zuen formato honen aurrerapen modukoa Bilboko Kafe Antzokian bertan, entzule gutxi batzurentzat, baina ostiralean areto handian eta 250 bat… Read More »

An Inconvenient Truth, Al Goreren filma klima aldaketaren gainean

Bost urtean behin klima aldaketaren zantzuak bilduz egiten duten txostena aurkeztu berri dute eta dagoeneko teoria baino erabat frogatuta dagoen kontua dugu. Gero eta beroago dago lurra. Iaz aurkeztutako An Inconvenient truth filma etorri zait burura, lehengo egunean ikusi bainuen. Gaztelaniaz Una verdad incómoda izendatu dute. Tipoaren autobonbo mitina da erdia, baina beste erdia egiazki… Read More »

Zergatik borrokatzen dute AEBek?

¿Porque luchamos? goiburua du gaztelaniara itzulita La2-ek iaz eman zuen erreportaia interesgarriak. Google bideoetan aurkitu dut Why we fight dokumental hau. AEBek euren inperio globalaren indarra armadaren bidez bermatuta, zapalkuntzan oinarritzen duten bitartean, bertako jendeak barrutik euren inperialismoaz duten ikuspegi murritza eta erabat itxuraldatuaz jarduten du lan honek. Amerikar gerra makinaren azterketa bikaina egiten du… Read More »