Basque Electronic Shepherds' Meeting sarean.com » 2004 » Uztaila » 31

Archive for Uztaila 31st, 2004

Gurean ere netiketa, mesedez

Askotan aipatu izan dut sareko komunikazioan netiketa erabiltzearen beharra. Baina jendeak ez du oraindik ikasi ganorazko neurriak aplikatzen eta hori da, azken finean spam-a eta birusak gure artean hain ugariak izatearen arrazoia eta e-postak komunikatzeko tresna moduan balioa galtzearena. Horren erakusgarri, gure irratian egunero jasotzen ditugun e-posta bidezko oharrak daude, azken aldion gehiena birusak izan arren. Atzo heldutako mezuen artean soilik adibideak aipatzearren…

Besteak beste, Jabier Muguruzak, Bihotzean auzo elkarteak, Erromoko gaztetxekoek, UEUk eta Nemonica prentsa gabineteak bidalitako mezuak zeuden. Horietan guztietan euren banaketa zerrenda osoko helbide guztiak agerian zeuden CC. eremuan, Bcc (edo Ccc) hirugarren eremuan egon behar zirenean.

Horietarik batzuek (askok) ez dute ezer mezuan adierazten, atxekita doan .doc dokumentua zabaldu behar duzu zer jakinarazi nahi dizuten jakiteko. Beste batek hainbat laguni bidaltzen digu 2MBko irrati kuņa bat mp3 formatoan (eskerrak trinkotua dagoen), artxiboa webgunean eskegi eta beronen lotura eman beharrean.

Baina herri honetan ez zaigu gustatzen kritikak jasotzea. Norberak gauzak nola egin behar ez diren esaten dienean -politesse guztiarekin esan ere- gaizki hartzen dute askok. “Gida baimena” eskatu beharko luke administrazio batek siliziozko tresnak erabili ahal izateko? Jaurlaritzak eta ESIk ematen dutena ez dadila izan, mesedez, azterketa negargarri hori ere ez diot inori eginarazi nahi. Baina arduragabeen erruagatik ez dut nire posta helbideak kakaztuta ikusi nahi… Zein da irtenbidea?

4 iruzkin Uztailak 31, 2004


sarean.com

Calendar

Uztaila 2004
A A A O O L I
« Eka   Abu »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

Idatziak hileka

Idatziak atalka


Subscribe with Bloglines

Gomendatuak