1999ko irailak 12, Igandea

Sarean aurki gaitzaten

Meta tag-ak topatzaileetan beharrezkoak

Tag-ak ikustezinak dira nabigatzen ari garenean, baina gure webgunea topatzaile batean ager dadin oso beharrezkoak dira. Modu egokian erabilita, presentzia handiagoa izango du gure webguneak topatzaileen emaitzetan. Ongi erabili ezik, ordea, baliteke gure bila dabiltzanek ere ez aurkitzea.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko irailak 5, Igandea

Kevin Mitnick, hackerren mitoa

Hacker, ustezko hacker eta hackergai guztien mirespenak, bere ospean oinarritutako albisteak, liburuak zein filmeak batetik eta bestetik sareak berak eraiki dute Mitnicken mitoa. Poliziengandik ihesian, bizitza klandestinoa egin beharrak eta bere atxiloketak irudi hori handitu besterik ez dute egin. Errealitatea eta mitoak bat egiten dute gizon honen biografian.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko abuztuak 29, Igandea

Domeinuak domeinatzeko lehia

Arazoak domeinu izenekin

Mundu materialeko hainbat enpresak ezin dute Interneteko webgunea euren izenarekin jarri, domeinu hori beste norbaitek hartuta dagoela aurkitzen dutelako. Horrek egoera bitxiak eta batzutan gatazka serioak eragin ditu. Bitartean, agindutako domeinu berriak ez dira oraindik indarrean jarri eta EH domeinuari buruz ez dago orainik berririk.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko abuztuak 22, Igandea

Lanaren aldaketa dakar sareak

Interneteko gizarte postindustriala

Internet iraultza ekonomiko eta sozial ikaragarria da, XVIII. mendearen amaieran gertatutako Industri Iraultzaren parekoa ikerle askoren iritziz. Baina hura baino hiru aldiz azkarrago hedatzen ari da. Hauxe da Europan aldaketa sozialak ikertu eta aurrera begira iragarpenak egiten dituen Henley Centre of Forecasting izeneko erakundeak ondorioztatzen duen baieztapena.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko abuztuak 15, Igandea

Begira ezazu hiztegian

Hiztegiak eta itzultzaileak sarean

Leioako unibertsitateko liburutegian ez dagoela holanderazko hiztegi bakar bat ere? Ez kezkatu. Sarean bat baino gehiago dago eta are aurkigaitzagoak diren hizkuntzak ere itzuliko dizkizu. Funtsean, hiztegi bat sarean jartzea oso erraza da, hitzak eta haien esanahiak datu base formatoan egoten baitira. datu base hori liburuan barik webgunean agertzeko egokitzea gero eta errazagoa da webguneen diseinua eta datu baseen kudeaketa biltzen dituzten programen bidez.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko abuztuak 8, Igandea

Euskal Linux-en etorrera

Sistema eragile librearen hedapena Euskal Herrian

Linux sistemaren hazkundea geldiezina da. Duela zazpi urte sortutako sistema eragile librea izugarri hazi eta hedatu egin da, sareak lagunduta, milioika ordenagailutara. Itxura grafiko eta ulergarria hartzen hasi da, zerbitzarietan gailendu eta etxeko PCetara zabaltzen ari da. Azken aldion euskaraz ere mintzatzen hasi da Microsoften inperioa kolokan jartzen ari den pinguinotxoa.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko abuztuak 1, Igandea

Iragarri zure webgunea sarean eta doan

Bannerrak elkartrukatzeko aukerak

Bannerrak Interneteko iragarkiak dira. Web nabigazioan, webgune bat ikusten ari garela, goikaldean, behekaldean edo albo batean ikusten ditugun iragarkiak dira, bertan klik eginez gero beste webgune batera bideratuko gaituztenak. Gurean ez dago oso garatuta oraindik, baina Interneten egiten den publizitatearen elementurik garrantzitsuena da bannerra. Miloika banner badira oraintxe bertan sarean eta gutxi batzuk Euskal Herriko enpresa edo webguneenak, are gutxiago euskaraz. Gure artean merkataritza ekonomikoa bezalatsu ari da garatzen, apurka-apurka.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko uztailak 25, Igandea

Euskal diaspora telematikoa

Euskaldunak munduan eta Interneten

Gaur dugu Aste Nagusiaren azken eguna. Ez, ez gara Donostiako edo Bilboko jaiez mintzo, egunotan EEBBetako Reno hirian izan den euskal kultur asteari buruz baino. Ekitaldiz betetako egitarau potoloaren bidez, azken urteotan herrialde hartako euskal diasporak izan duen bilerarik garrantzitsuena egitea zen NABO (North American Basque Organizations) elkartearen asmoa. Euskal elkarteak biltzen dituen federazio hau, hainbat elkarte legez eta euskal jatorriko estatubatuar gehienen antzera, Interneten dago euskalduntasunaren berri emanez.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko uztailak 18, Igandea

Boterea infogerraren beldur da

Internet gerra informatikoen gatazkalekua

Amerikarrak famatuak dira etsaiak asmatzen. komunistak, errusiarrak, martiztarrak eta musulmanak izan dira mende honetan amerikarrak babesak bilatzera bultzatu dituzten mamuak, armak erosiz edo aterpeak eraikiz. Teknologiaren aroan Internet da hackerrak edo ziberterroristak, modako etsaiak, eroso mugitzen diren ingurunea.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko uztailak 11, Igandea

EuskaraZ zerrenda berria

Euskarari buruzko zerrendan aldaketa

Aspaldian ez bezalako mezu andana ari dira jasotzen hainbat internauta euskaldunen postontzi telematikoek egunotan. Baten batek ahaztuta eta hainbatek defuntutzat zuen EuskaraZ posta zerrenda berpiztuta eta indartsu ari da gure disko gogorra euskal mezuez betetzen. Printzipioz horrekin erlazio zuzena behar ez lukeen aldaketa tekniko batek eta zerrendaren kudeaketaren eskualdatzeak eragin dute Fenix bere errautsetatik berpiztea.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko uztailak 4, Igandea

Itzulpenen negozio arrakastatsua

Cybertranslations, itzulpenak sarean

Interneti esker mundu osoa hartzen duen merkatuan dago Cybertranslations Bilboko enpresa. Egoitza berton izan arren, bezeroak nondinahitik sortzen zaizkio Eugenio Garcia-Salmonesen enpresa birtualari, sarerako aproposa den antolaketa baitu Cybertranslations itzulpen zerbitzuak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko ekainak 27, Igandea

Eman diezaiogun lana Anaia Handiari

Pribazitatea defendatzeko

Botereak badu Internet kontrolatzeko gogoa eta horretan saiatzen ari da etengabe. Saio batzuk agirikoak dira, kriptografia murriztu nahi duen Wassennarko ituna esaterako; beste batzuk erdi izkutuan egiten ditu, duela bi aste aipatu genuen Enfopol kasu; eta beste batzuk guztiz izkutuan egiten ditu. Boterearen eraso hauengatik arduratuta, bada eskubide zibilen aldeko ekintzaile antolaturik Interneten, eta har daitezkeen hainbat neurri proposatzen dizkiote internautari.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko ekainak 20, Igandea

Infoviari alternatibak nonahi

Konexio modu berriak

Infovia plusen erreinua amaitu da. Egun, badira hainbat alternatiba nork bere zerbitzariarekin konektatzeko Telefonicaren zerbitzu hau erabili nahi ez duten internautentzat. Monopolioaren egunak amaitua, badira Infoviaren antzeko zerbitzua ematen duten telefono enpresak. Hauetako gehienek gainera, zubiarena egiteaz gain zerbitzariak ere badira, doakoak gainera. Telefonica bera ere doako zerbitzariaren eskaintza egiten dutenen multzora bildu da aste honetan, bere Infovia zerbitzuaz baliatzen diren zerbitzari txikiak kinka larrian ipiniz.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko ekainak 13, Igandea

Europak sarea kontrolatu nahi du

ENFOPOL proiektua abian

Europako poliziek elkarlanean Internet kontrolatzeko bidea ematen du ENFOPOL proiektu onartu berriak. Mugak gaindituz eta epaileen baimenik gabe sarean zein bestelako telekomunikazioetan entzuketak egitea ahalbidetuko die ENFOPOLek. Honen agerpenak erantzuna izan du pribazitatea eta adierazpen askatasuna defendatzen dituzten elkarteen eskutik.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko ekainak 6, Igandea

Hauteskundeak sarean

Ekainaren 13ko hauteskundeak

Kanpainaren erdialdea pasatu dugula eta, heldu den igandeko hauteskundeek sarean izaten ari diren islada ikertu nahi izan dugu. Instituzioen artean denetarik dago: badira informazio ugari eta ondo aurkeztuta ematen dutenak zein webgunean ezertxo ere ipini ez dutenak. Antzera banatzen dira gurean aurkezten diren alderdiak. Orokorrean, iazko urrian baino eduki gutxiago dago oraingoan euren webguneetan.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko maiatzak 30, Igandea

Sareko argiaren itzala

Argia astekariaren web proiektu handia

Urrats interesgarriak ari da ematen Argia Internet sarean. Berriki, astekariaren edizio elektronikoa online ezarri zuten, beste atal berri batzurekin batean. Hauek guztiak eta zenbait gehiago aurkeztuko dituzte heldu den astean Sareko Argiaren izenpean. Aldizkariaren Lasarteko egoitzara hurbildu gara euskarazko informazioaren gaineko proeiktu handi honen berri zuzena izateko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko maiatzak 23, Igandea

Sareko 'belauntziak'

Explorer eta Netscape programen alternatibak

Internauta gehienentzat badirudi mundua Netscape Navigator edo Microsoft-en Explorer programen artean banatuta dagoela eta ez dagoela beste alternatibarik. Ahalegin txiki bat egiten badugu, ordea, alternatibarik badela ikusiko dugu.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko maiatzak 16, Igandea

Canal 21: nondik nora

Canal 21 portal berria

Internautok, eta sarean ez dabiltzanek ere, aste honetan publizitate kanpaina zabal baten bidez izan dugu Canal 21 portal berriaren berri. Begirada beste eremuetara ere zabaltzen duen arren, berton sortua da proiektu hau Euskaltel enpresaren eskutik. Horregatik, eta haren gainean gehiago jakin gurean, Zamudion izan gara Canal 21ko arduradun nagusiekin.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko maiatzak 9, Igandea

Aitorpen telematikoak

Errentaren aitorpena Interneten bidez

Errentaren aitorpena egiteko garaian gaudela eta, hainbat zerbitzu eskaintzen dute hegoaldeko lau diputazioek horretarako. Banku eta kutxen bidez egitea modu bat da, baina Interneten aroan gaudela eta, prozesuaren zati batzuk telematikoki egiteko aukera eskaintzen dute jada lau instituzioek.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko maiatzak 2, Igandea

Infoville, giza komunitate birtuala

Villenako hiri digitala

Iragan astean Interneten bidezko unibertsitatearen aukeraz jardun genuen eta, oraingoan, gizarte telematiko oso baten saiakera aztertuko dugu. Valentziako Villena hirian duela ia hiru urte abiatu zen Infoville proiektua izugarri hazi da eta arrakasta ukan du biztanleen artean. Berriki, hiri digital hau arlo, udalerri eta etxe gehiagotara zabaltzeko asmoa duen Infoville 2 aurkeztu da.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko apirilak 25, Igandea

Unibertsitatera etxetik irten gabe

EHUko Campus Birtuala

Hainbat ikasgai Interneten bidez etxetik egin ahal izateko aukera eman du aurten, estrainekoz, Euskal Herriko Unibertsitateak. Kataluniako UOCen ereduari jarraituz, ikaragarri haziko den joera baten lehen urratsak dira hauek.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko apirilak 18, Igandea

Kosovoko gerra telematikoa

Interneten garrantzia Kosovoko gatazkan

Egunotan itzelezko gerra abian jarri da mundu osoko internauton pantailetan. Gerra telematiko honetan balak eta misilak barik, bit-ak jaurtitzen dituzte, kainoien ordez modem-ak erabilita. Hala ere, ezin daiteke esan gerra birtuala denik, errealitatearekin lotura estua duelako.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko apirilak 11, Igandea

MP3, musikaren iraultza Interneten

Soinua konprimitu kalitatea kaltetu gabe

Azken hilabeteotan sarean zabaldu den soinu konpresio formatoak musikaren industria asaldatu du. Konpresio maila oso handiak lortu arren, formato honetan jarritako artxiboek CD kalitatea izan dezakete guk entzutean. Horregatik, artxiboen –abestien– tamainua hain txikia izanik abestiak sarearen bidez trukatu, hedatu, saldu eta eman egiten dira, askotan copyright legeak hautsiz.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko martxoak 28, Igandea

Windowsen doako alternatiba lantzen

Gnomeren berri emateko egunotan Madrilen izan da Miguel Icaza, proiektuaren bultzagile nagusietako bat. Euskal jatorriko mexikar honek 26 urte ditu eta Linux sistemako programatzaile aditua da. Icazak mundu osoko informatikarien talde bat koordinatzen du sistema askearen interface grafiko erabilterrazaren garapenean.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko martxoak 21, Igandea

Sarea hacker-en eskuetan

Espainiako hacker batek agerian utzi du egunotan Interneten erabateko segurtasunik ez dela. Geocitieseko helbide guztien pasahitzak aurkitzeko modua aurkitu du El Lite izeneko hackerrak eta hainbat gunetan sartuta, bere sinadura utzi du.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko martxoak 14, Igandea

Korrika zuzenean gure pantailan

Korrika 11ren hasiera eta amaiera bertatik bertara ikusteko aukerarik ez duenak zuzenean ekitaldi bi horien irudiak jaso ahal izango ditu bere ordenagailuan. Emisioak Korrikak zabaldu duen webgunean egongo dira ikusgai eta irudiak gure pantailaraino helarazteaz Donostiako Digital Studio enpresako lantaldea arduratuko da.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko martxoak 7, Igandea

Galizieraz eta katalanez nabigatzeko tresnak

XIS eta El Navegador

Interneten euskaldunok, hamaikagarrenez, berandu gabiltza. Domeinuaren eskakizunak, Vieiros eta Vilaweb eta beste hainbat adibide aipatu ditugu orain artean. Oraingoan ere, nabigatzaileen kontuarekin, internauta eta informatikari euskaldunen gabeziak agerian geratzen dira besteekiko konparaketatik.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko otsailak 28, Igandea

.eh domeinuaren bila

Euskal domeinua lortzeko kanpaina abiatzear

Euskal Herriarentzako goi mailako domeinua lortzeko xedez, duela hilabete batzuk EH Online izeneko webgunea jarri zuen sarean Igor Aiestaran internauta euskaldunak. Orain, webgunea berritzearekin batera kanpaina bat abiatu nahi du ekimen xume eta indibidual hori mugimendu kolektibo indartsua bihurtzeko. Bere helburua Euskal Herrian erregistratutako domeinuen izenek .es edo .fr amaiera izan beharrean .eh erabili ahal izatea.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko otsailak 14, Igandea

Ikusgela, telebista saiotik harago

Hezkuntza proiektu multimedia dugu ETBko saioa

Astelehenetik ostiralera ETB1ek eskaintzen duen saioa da Ikusgela. Baina hezkuntza proiektu bezala pentsatuta dago, ez telebista saio huts moduan. Horren erakusgarri dira Ikusgelaren webgunea eta saioaren antolaketa bera.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko otsailak 7, Igandea

Bankuak etxera sartu zaizkigu

Banka zerbitzu telematikoak

Oso denbora gutxian Euskal Herriko banku eta aurrezki kutxa gehienek Internetera salto egin dute. Presentzia hutsarekin hasi ziren eta azkenaldion gehienak banka telematikoko zerbitzuak eskaintzera pasa dira, bezeroei etxetik euren kontuak kudeatu eta eragiketak egiteko aukera ematera.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko urtarrilak 31, Igandea

Internauten greba

Modem-ak amatatzeko deialdia gaurko

Gaurko deituta dago lehendabiziko Europa mailako internauten greba. Interneterako konexioen garestia salatzeko eta "sarbidearen unibertsalizazioa" galdatzeko deitu dute mobilizazio hau hainbat erabiltzaile elkartek. Espainiar estatuan, gainera, askok interneten aste beltza bataiatu dutenaren ondoren etorri da mobilizazioa.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko urtarrilak 24, Igandea

Copyright-a eta sarea kontrolatzeko saioak

Gobernuek eta Interneten nolabaiteko kontrola ezartzearen aldekoek badute fronte berri bat zabalik: "dezentziaren babesa" ahaztu gabe, egileen eskubideak hartu dituzte banderatzat. Egileak ere banatuta ageri dira: batzuek lege berriak eta bereziak eskatzen dituzte sarerako, beste batzuk indarrean direnak aplikatzearekin konformatuko lirateke.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko urtarrilak 17, Igandea

Telefonicarekin denak arazotan

Duela gutxi arte Espainiako telekomunikazioen monopolioa zuen enpresa denen ahotan da egunotan, gauza batetik ez bada, besteren bategatik. Infovia Plusekin konektatzeko dauden arazoak batetik, faktura izugarri garestien kontra tarifa laua lortzeko dauden ekimenak eta greba deialdiak bestetik eta enpresako langileen protestak eta ostiraleko greba. Denak haserre dira Telefonicarekin.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko urtarrilak 10, Igandea

Portalak: sarearen erregeak

Bai, badakigu Gabonak eta erregeak pasatu direla eta ez gara Belengo portalaz ari. Modan dagoen hitza da Interneko webgune-topaleku handiak izendatzeko. Hitzaren definizioak dioenez, etxe baterako sarbidea ematen duen ate nagusia da, eta beste geletara sartzeko bertatik igaro behar da. Interneten duela gutxi hasi zen kontzeptu hau zabaltzen eta izugarri azkar hedatu da.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1999ko urtarrilak 3, Igandea

Egunkaria ziberespaziora jalgi da

Iragan igandean abiatu zen ofizialki Egunkariaren edizio elektronikoa. Berri pozgarria gure egunerokoak egin duen urratsa, euskal internauton aspalditxoko gogoa betetzen delako agerpen honekin. Fisikoki Jalgi zerbitzariaren baitan egon arren bere domeinu propioa du gure webguneak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1998ko abenduak 21, Astelehena

Nabigatzen luistxo

Probatzen...

Segi irakurtzen...
Luis Fernandez

1998ko maiatzak 10, Igandea

IZPI, telelan zentrua Bastidan

Egunotan Euskal Herrian den beste telelan zentru baten berri ukan dugu. Gordexolako telelan zentroaren ostean gurean den bigarrena Ipar Euskal Herrian da, Nafarroa Behereko Bastida herrian. Bertako arduradun Beñat Jauregi euskaldunarekin harremanetan jarrita, berak azaldu dizkigu proiektuaren nondik norakoak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1997ko abuztuak 31, Igandea

Azoka birtualean merkatari

Interaktibitateak interneten bidez gauzak saltzea eta erostea ahalbidetzen du. Etxetik irten gabe erosketak egin daitezke, artikuluak ikusi, entzun, eskatu eta ordaindu pantailaren bidez. Horrek goitik behera aldatuko ditu aurki kontsumoaren ohiturak eta merkataritza moduak.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1997ko abuztuak 24, Igandea

Elkarrizketa: Unai Gerra, Anaia Handia guri begira

Eztabaida: Internet librea ala kontrolatua?

Askatasunaren paradigmatzat aurkezten zaigu internet. Inork kontrolatzen ez duen sare honetan bakoitzak nahi duena jar dezake eta era berean besteek jarritakoa ikusi. Utopia anarkistaren errealizazioa dirudien sare horizontala dirudi, inork ezin digu nahi dugun gunera jotzea oztopatu. Inork ez du kontrolatzen internet. Inork ez? Botereak ez ditu atsegin bere kontroletik at egon daitezkeen guneak; legeen bidez internet arautzeko agertu diren asmoek argi adierazten dutenez. Baina ez ote da ariko jada, izkutuan, internauton ibilbideak jagoten? Kezka horrek bultzatu du Unai Guerra Donostiarra arlo hori ikertzera eta lan horren emaitza da "Internet como medio de control social" izeneko txostena.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1997ko abuztuak 17, Igandea

Bitniks, generazio zibernetikoaren aldizkaria

Paperezko aldizkaria da Bitniks, mundu digitalaren gaineko magazina. Kolore asko eta orrialde dexente dituen aldizkari hau Espainiar Estatu osoan saltzen den arren, hemen egina da, Bilbon. Istorio honetan urtebete daramate Alex Lamikizek eta Alex Fernandezek, besteak beste. Lamikiz Bitniks-eko zuzendaria da eta Fernandez erredaktorea teknologia berrietan aditua eta Elhuyarreko kolaboratzailea da. Bilboko erredakzioan hartu gintuzten, euren proiektuen berri emateko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1997ko abuztuak 10, Igandea

Spamming-a, Postontzia zabortegi bihurtzen denean

Hiri handietan bizi denak ondo jakin badaki zer den etxeko postontzia ireki eta makina bat publizitate topatzea. Gure izenean datorren gutun komertzial piloa izan ohi da, hartzaile jakinik ez duten dozenaka panfletoen artean. Bada, antzeko joerak ari dira posta elektronikora igarotzen.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala

1997ko abuztuak 3, Igandea

Eztabaida: adierazpen askatasuna (eta II)

Erasoen ostean iritzi eta komunikatuen gerra

Iragan asteotan izandako erasoen ondoren, adierazpen askatasunaren inguruan sortu da eztabaida oraingoan. Euskal Herria Journal kenduarazi zuen bonbardaketa elektronikoaren ostean horren kontrako zein aldeko erreakzioak gurutzatzen ari dira sarean gora eta behera.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabala