2001ko urtarrilak 31, Asteazkena

Ziberadiktoak online

Sarea gehiegi erabiltzeak adikzioa sor dezake

Erretzeak eta alkohola edateak adikzio fisiko eta psikologikoa sortzen dute. Adituen arabera, gau eta egun sarean nabigatzen ordu piloa ematen dutenek ludopatek duten gaitzaren antzeko dependentzia dute. Denak dira dependentziak eta kasu larrietan ezinbestekoa da medikuen tratamendua. Hala ere, Interneteko gauza guztiekin batera, gauzak puztu eta bere onetik ateratzeko joera dago titularretan. Horrela, ziberadikzioa «XXI. mendeko gaitza» izango dela irakurri ahal izan dugu zenbait psikiatraren hitzetan.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)

2001ko urtarrilak 27, Larunbata

Luther Blisset

Fenomenoak Historiaren "atzekaldea" aldarrikatzen du

Orain memoria pixkat freskatuko dugu. Ez zara oroitzen, irakurle, aurpegi horrekin? Ez al duzu berriki dendaren bateko erakuslehioan edo eta luselektrikopalu batean itsatsita ikusi aurpegi hori? Halako testu bat ondoan: SE BUSCA. Duela zenbait hilabete desagertu zen Luther Blisset prestidigitadorea dela dio oharrak. Mago ilusionista izateaz gain, Q nobela idatzi izanagatik ezaguna dela eta, mesedez, ikusiz gero haren berri emateko edo halako zeozer. Gogoratzen, ezta? Baina nork ipini ditu afitxok eta nor demontre da Luther Blisset hori?

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)

2001ko urtarrilak 25, Osteguna

Sundance online

Zinema independientearen jaialdia sarean

Zineman sareak hartu duen garrantziaren hamaikagarren erakuslea dugu aste honetan aipagai. Egunotan EEBBetako Salt Lake City hirian ospatzen ari den Sundance film jaialdia maisuki egokitu da Internetera.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)

2001ko urtarrilak 24, Asteazkena

ADSL, hirietako monopolioa

Zerbitzua hedatzeko zailtasunak daude herrietan

Abiadura handiko konexio sistema da Asinchronous Digital Subscriber Line izenekoa, baina abiaduraz gain, bere beste ezaugarriengatik orain arte bulego gehienetan jaun eta jabe izan diren ISDN konexioei aurrea hartu die. Abiadura segunduko 256 edo 512 Kbit-ekoa izan ohi dute ADSL konexioek, baina 2000 Kpbs-raino hel daitezke. Horren ondoan, ISDN konexio bat 64 edo 128 Kbps-koa izan ohi da, une jakin batean kanal bat edo bi erabiltzen baitiitugu.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)

2001ko urtarrilak 18, Osteguna

Kafe bat, mesedez

Minutu eta erdiko laburren lehiaketa irabazi du

Zerbitzariak ekarri bitartean, minutu eta erdi dugu Hispavistak antolatutako Minuto y medio film laburren lehiaketan irabazleak nortzuk izan diren kontatzeko. Guztira 92 lan aurkeztu ziren bertan eta epaimahaiaren saria Publio de la Vegak zuzenduriko El cafe lanak eraman du.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)

2001ko urtarrilak 17, Asteazkena

Zibernegozioen gainbehera

Puntucom enpresak kinkan, iazko pelotazoa amaituta

Iazko gorakadaren zurrunbiloan bazirudien dena puntucom izango zela, ekonomiaren gune nagusia Internet izango zela. Baina guztiz espekulatiboa den mundu honek, are espekulatiboagoa den burtsaren sustengua zuen nagusiki. Oreka ipintzeko, ordea, ekonomia tradizionala etorri da burtsan puntucom enpresek izan duten beherakadarekin.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)

2001ko urtarrilak 13, Larunbata

Bitnik inpaktoa

Harriduraren erakusketa birtuala

Mila urte hauetan kultur produktu asko sortu badira ere, mila horietatik azken bost urteotan sortu den kultura telematiko berrian murgilduta gaude. Irudiei dagokienez, egun egiten direnak baino ez zaizkigu interesatuko eta gaurko egunean ezezik etorkizunean jarriko dugu gure begirada teknofiloa, kultura digitala aurrerantzean nagusi izango baita eta hemen irudiek eta sentsazio indartsuek agintzen dute.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)

2001ko urtarrilak 11, Osteguna

Zentsura gaindituz

Debekatutako hainbat bideo sarean ikusgai

Internet zentsurarik onartzen ez duen eremua ei da, autozentsura kenduta. Hala ere, portaera bategatik jazarriak izateko arriskutik ez gaude salbu, naziortean zailagoa bada ere. Baina adierazpen askatasunaren aldeko beste ezaugarri pisudun bat badago: anonimotasuna. Izengabeak dira webgune asko eta beraz, arduraduna herrialde berean egon arren poliziak ez du nor den jakiterik izango.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)

2001ko urtarrilak 4, Osteguna

Saretik elurrera

Mendira abiatu baino lehen prestatzeko laguntza

Egunotan gertatu diren ezbeharrak berriz gerta ez daitezen kontu handiz ibili behar dugu mendira abiatu baino lehen, une egokia hartzeko eta ekipamendu egokiarekin aurre egiteko. Eguraldiaren bat-bateko okertzeak gerta daitezkeenez, arropak eta bestelakoak sarearen bidez eros ditzakegu eta unea aukeratzeko eski estazio gehienen berri ematen diguten webguneak ikus ditzakegu, eguraldiaren berri izateko eta zenbat elur aurkituko dugun jakiteko.

Segi irakurtzen...
Jabi Zabalak idatzia | Iruzkinak(0)